Ikerketa eta garapena: I+G

Gaur egun, Ingartekek Europako hainbat proiektutan lan egiten du ikerketa eta garapenaren arloan.
proyecto C-Roads Spain

C-ROADS (Cooperative Roads) proiektuak C-ITS zerbitzuen elkarreragingarritasuna eta jarraitasuna sustatzen du Europako Batasuneko herrialdeen artean. Espainian garatzen diren proiektu pilotuen barnean, Ingartek 4. Pilotuan lan egiten du, Kantaurialdeari dagokiona.

Ubiqo_2

Ubiqo proietuaren bitartez, Ingartek eta IDS Ingeniería elkarlanean aritzen dira portu-azpiegiturak optimizatzeko. Proiektuaren helburua da portuetan lan egiten duten pertsonen segurtasuna sustatzea, geolokalizazioa eta monitorizazio biometrikoa ahalbidetzen dituen gailu baten bitartez.

cityTool_2_h

Ingartekek CityTOOLS proiektuan parte hartzen du, helburu duena kudeaketarako, informaziorako eta komunikaziorako plataforma teknologiko sendo, zeharkako eta oso eskalagarri baten ikerketa, diseinua, garapena eta ebaluazioa egitea.

Beretrack_2

Beretrack proiektuaren helburu nagusia bidean diren garraio berezien jarraipena, monitorizazioa eta analisia unean bertan egitea ahalbidetuko duen plataforma eratzea da, zeinak garraio horrekin lotuta edo ibilbidean zehar egondako arazoak ere jasoko dituen.

Ideia edo proiekturen bat daukazu? Jarri gurekin harremanetan...

    Izena (*)

    Enpresa (*)

    (*) Pribatutasun politika onartzen dut

    (*) Bete beharreko eremua