SAE delakoaren datuen ikuskaritza

Aurkezpena

Bezeroa

bizkaia-diputacion-foral

Bizkaiko Foru Aldundiaren Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa sustatzeko Saila.

Proiektua

SAEaren (Sistema de Ayuda a la Explotación edo Ustiapenari laguntzeko sistema) ikuskaritza. Ustiapenari laguntzeko sistemak kontrol integraleko sistemak dira zeinak, garraio sare bati aplikatuta, unean bertan erabil daitezkeen baliabideak zein diren, erregulatzeko eta kudeatzeko baliabideak ematen dituzten.

Helburuak

Proiektu honen helburua SAEak eskainitako datuak aztertzea eta ikuskatzea da.

SAEak informazio-banku bat sortzen du, zeinari esker linea desberdinen puntualtasunari, geltokietatik igarotze-orduari, egindako zerbitzu kopuruari eta abarri lotutako adierazleak lor daitezkeen. Azken finean, bildutako informazioak zerbitzuaren kalitatearen adierazleak biltzea ahalbidetzen du.

Egindako lana

Arazoa

SAEak eskainitako datuen erabilerak, eta bildutako informazioaren erabiltzaileari ematen zaion ikusgarritasunak, informazio horren fidagarritasun-maila frogatu beharra dakar: datuak Open Data moduan argitaratzea, informazio-erremintak sortzea, adierazleen kalkulua, etab.

Garraio publikoaren erabiltzaileari unean bertan garraio-lineen funtzionamendua jakitea ahalbidetzen dioten erremintak eta aplikazioak etengabe garatzeak garraioaren kalitatea hautemateko modua hobetzea dakar. Baina horrek kudeaketa ezegokia eragin dezake informazio hori unean-uneko benetako egoeraren desberdina bada. Horrek zerbitzuaren kudeatzailearen, hornitzaileen eta administrazioaren irudiari kalte handia eragingo lieke.

Konponbidea

Ingartek arduratu da biltegiratutako informazioa fidagarria izatea datuen analisi bidez ziurtatzeaz informazioaren egoera zehazteko, landa-lanak egiteaz SAEren informazioa errealitatearekin alderatzeko, eta hautemandako arazoen diagnosia egiteaz eta erantzukizunak zehazteaz.

Are zehatzago, hurrengo arloak ikuskatu dira:

  • Zertarako erabiltzen da SAEk bildutako informazioa (erabiltzaileei unean-uneko informazioa ematea geltoki batera iritsiko den aurreikusitako orduaren inguruan, aplikazio mugikorrean, geltokietako pantailetan, etab.; kalitatearekin lotutako adierazleen kalkulua; linea desberdinen ibilbidea denbora errealean deskribatzea; etab.)
  • Aldagaiak nola dauden diseinatuta, informazioari ematen zaion erabileran oinarrituta
  • Zenbait aldagaitan informaziorik ez egotea
  • SAEk bildutako informazioaren zehaztasun-maila
  • Sistemaren jarrera informazioaren bilketarekiko, eredu bat zehazteko
  • Hardwarearen egoeraren eta erabileraren egokitze-maila
  • Sistema behar bezala erabiltzeko, enpresa kudeatzaileek eta zerbitzuaren hornitzaileek garatutako mekanismoen eta metodologien egokitzapen-maila.
  • SAEaren kudeaketan esku hartzen duten eragile guztien erantzukizun-maila SAEaren informazioan hautemandako eraginkortasun ezen aurrean.

Onurak

  • Egindako SAEaren diagnosi objektiboa eskaintzen du
  • Fidagarritasun adierazle batzuk sortzen ditu, zeinak SAEak kalitatearen adierazleen kalkuluan eskainitako informazioa erabiltzeko administrazioa edo garraio kudeatzailea abalatzen dituzten.
  • SAEak eskainitako adierazleetan oinarrituta ordainsariak sortzeko edo isunak jartzeko eredu edo sistema bat eraikitzea ahalbidetzen du.
  • Sistema gainbegiratzeaz arduratzen diren teknikariei lanorduak aurreztea ahalbidetzen die, ikuskaritzak kudeaketarako beharrezkoak diren adierazleak automatikoki kalkulatzen ditu
  • Aginte-koadroa berehala sortzea, adierazle interesgarrienekin.
  • SAEaren eboluzioaren jarraipena ahalbidetzen du

Proiektuen irudi-bilduma

Auditoría de los datos del SAE
Zendesk Adapt Aplicación Ingartek

Ideia edo proiekturen bat daukazu? Jarri gurekin harremanetan...

    Izena (*)

    Enpresa (*)

    (*) Pribatutasun politika onartzen dut

    (*) Bete beharreko eremua