Trafiko simulazioaren garrantzia

Trafiko simulazioaren garrantzia

Trafikoaren simulazioa ezinbestekoa da errepideen planifikaziorako. Hiri muinak hazten doaz urtez urte. Trafikoa arrazoiz kudeatzeko, hura jasangarria bihurtzeko eta kolapsoak zein ilarak saihesteko modurik onena ongi aurreikustea da, horretarako dauden aurreikusteko baliabideak baliatuta.

Zergatik da horren garrantzitsua trafikoaren simulazioa egitea?

Trafikoaren simulazioa oso garrantzitsua da eremu batean egongo den trafikoa aurreikusteko, bai ohiko egoeretan (lanegunetan, esaterako), bai egoera berezietan, puntualak izan (edozein motatako ekitaldia) edo luzatzen badira ere (bideak moztea eragin dezaketen ekintzak, adibidez). Simulazio bati esker, etorkizuneko egoerak planifika daitezke eta haien zirkulazioa hobetu daiteke, gertakizunei aurre hartuz.

Sistema horiei esker, bideen ahalmena areagotu beharra dagoen, errotonda bat non jarri, semaforoak non kokatu, errepideak noranzko batekoak edo aurkakoa izatea ebalua daiteke, esaterako. Errepide handietatik irteteko edo haietara sartzeko kasuetan ere baliagarria da haien funtzionamendu ona neurtzeko eta irtenbide onenak diseinatzeko.

Hiri batek jendetza erakarriko duen ekitaldiren bat hartzera badoa ere hartu beharko da kontuan trafikoa. Trafikoaren simulazio batek aurre hartu eta egoera kaotikoak ekiditeko neurri guztiak hartzen lagundu dezake. Agian kale batzuk moztea, beste batetik desbideratzea edo bide gehiago irekitzea edo jendeari informatzeko kanpaina sortzea dago aurreikusita. Azken finean, har daitezkeen neurrien inpaktua neurtuz ekintzak planifikatzen laguntzen du.

Trafiko simuladore motak

Funtsean, hiru dira trafiko simuladoreen motak; berez, mugikortasun simuladoreak dira. Bakoitzak gauza desberdin bati ematen dio garrantzia. Makrosimuladoreek eremu handietako mugimenduen fluxuak aztertzen dituzte, zeinak garraio-sareei esleitzen zaizkien, haiek har dezaketen bolumenaren arabera. Simuladore mikroskopikoek, aldiz, ibilgailuen arteko elkarrekintzak aztertzen dituzte, eta trafikoaren baldintzak leheneratzen dituzte, ilarak edo bide aldaketak, esaterako, eta horregatik dira egokiagoak zona zehatz batzuk aztertzeko. Azkenik, mesoskopikoak aurreko bien artean kokatzen dira, eta mugikortasun fluxuak modu dinamikoan banatzen dituzte, baina xehetasuneko elementuak hartzen dituzte kontuan, hiri-eremu bateko semaforoen faseak, besteak beste.

Gaur egun, hainbat programa daude trafikoa eta mugikortasuna simulatzeko. Ingartekek, hiri garraioko aholkularitza izanik haiek guztiak modu profesionalean erabiltzen ditu, jasangarritasunaren ikuspuntutik parametro onenak zehazteko helburuarekin beti ere, eta hiriko mugikortasuna hobetze aldera.



Ideia edo proiekturen bat daukazu? Jarri gurekin harremanetan...

    Izena (*)

    Enpresa (*)

    (*) Pribatutasun politika onartzen dut

    (*) Bete beharreko eremua