Hiri-birgaikuntza jasangarria: aurre egin beharreko ezinbesteko erronka

Hiri-birgaikuntza jasangarria: aurre egin beharreko ezinbesteko erronka

Non bizi dira europarrak? Bada, erabiltzen diren ikerketen arabera, lautik hiru 5000 biztanletik gora dituzten hiri eta hiriguneetan bizi dira. Hori dela eta, herrialde gehienen ekonomia hirien inguruan hazten da. Ohikoena da hiria zenbat eta garrantzitsuagoa izan, orduan eta handiagoak izango direla eskaintzen dituen aukerak. Hala ere, gune horiek erronka argia dute: hiri-birgaikuntza jasangarria.

Zergatik behar dituzte hiriek hiri-birgaikuntza jasangarriko planak?

Hiri guztiek, batez ere hiri handiek, B aurpegia dute. Aurrerapenaren eta aukera handien sinonimo izateaz gain, aurre egin beharreko erronka handiak ere badituzte.

Adibidez, beharrezkoa da banakako ibilgailu pribatuaren erabilera murriztuz, hiriguneetara ahalik eta modu orekatuenean sartzea ahalbidetuko duten hiri-mugikortasun jasangarriko planak edukitzea. Funtsezkoa da hiri-irisgarritasun jasangarria utopia bat ez izatea eta benetakoa izaten hastea.

Aldaketa horiek lortzeko, garrantzitsua da egungo teknologiak ondo erabiltzea eta eremu garrantzitsuenetan aplikatzea: garraioan, zerbitzuetan edo energiaren sektorean. Horrela eginez gero bakarrik lortuko dira herritar guztien ongizateari eta ekonomiari buruzko helburuak.

Zertan ardaztu behar dira hiri-birgaikuntza jasangarriko planak?

Funtsezkoa da hiri-birgaikuntzako programen ardatza eraikin adimendunak sortzea edo gaur egungoak energia mailan eraldatzea izatea. Horrez gain, beharrezkoa da hiriko azpiegiturek Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) erabiltzea emaitza ezin hobeak lortzeko.

Esandakoa eta gehiago lortzeko, hiri-birgaikuntzari aurre egiteko funtsezko hiru alderdi finkatu beharko dira:

Eraikin eta barruti jasangarriak. Ezinbestekoa da gaur egun baino askoz energia gutxiago kontsumitzea, ingurumenean ahalik eta eragin txikiena izatea eta karbono aztarna ere gutxienekoa izatea.
Hiri-mugikortasun jasangarria. Mugikortasuna eta trafikoa hiri handietan protagonismo nabarmena duten bi elementu dira. Gai honi irtenbide errealak eskainiko dizkioten planak sortu beharko dira, betiere kontuan hartuta hiri askorentzat buruhauste handia dela. Zalantzarik gabe, hiri-mugikortasuneko aholkularitzan diharduten enpresa asko jada horretan lan egiten ari dira.
Azpiegitura eta prozesu integratuak. Hiriek beren baliabide guztiak modu eraginkorragoan erabili beharko dituzte. IKTek zeregin garrantzitsua izango dute hori lortzeko orduan.

Ingarteken hiri-birgaikuntza jasangarriak planteatzen dituen erronka guztiei irtenbideak aurkitzen dihardugu. Mugikortasuneko ingeniaritza bat gara eta urte askotako esperientzia dugu sektorean, baita proiektu handiak ere gure atzean.

Zuk ere irtenbideak aurkitu behar badituzu zure hiriaren birgaikuntza jasangarria lortzeko, ez izan zalantzarik. Jar zaitez gurekin harremanetan eta esaiguzu zeintzuk diren zure helburuak. Guk lagunduko dizugu horiek lortzen.



Ideia edo proiekturen bat daukazu? Jarri gurekin harremanetan...

    Izena (*)

    Enpresa (*)

    (*) Pribatutasun politika onartzen dut

    (*) Bete beharreko eremua