Zein da hiri-mugikortasun jasangarriaren etorkizuna? Ezagutu ezazu susana alarcónen eskutik comus 2020 kongresuan
Hiri-Mugikortasun Jasangarriko I. Online Kongresua, Comus 2020, apirilaren 20tik 24ra ospatuko da mugikortasun jasangarriaren arloko hainbat adituren parte-hartzearekin. Kongresua mugikortasunaren joera eta erronkei, garraio-sistemei eta hiriei buruzko ekitaldi handia izan nahi du. Comus 2020 kongresuan matematikaria eta Ingartek Consulting-en kide fundatzailea den Susana Alarcónek parte hatuko du.
Alarcón Covid-19aren krisialdian errepide bidezko garraio publikoaren plangintzaz arituko da. Jarraitu beharreko jardunbide egokiei buruz hitz egingo du eta horren inguruko gomendioak emango ditu.
Garraio-sarearen plangintza
Garraio-sare baten plangintza, hau da, zehaztea sare horrek zer zerbitzu eman behar dituen, hiritarrari zer maiztasun eman behar dizkion, zein unetan, zein den beharrizanak kalitate-maila handiarekin asetzeko gaitasun egokia, hainbat faktore kontuan hartuta burutu behar da.
COVID-19aren krisiaren aurrean gertatu den bezalako egoera batean, non aldaketak egunez egun gertatzen ari ziren, eta garraio-zerbitzuaren inguruan hartutako neurriak epe labur batez aldatzen ari ziren horiek inplementatzeko, argi dago une bakoitzean informazioa ad hoc emango duten kudeaketa-tresna arinak eduki behar direla.
Horregatik, Alarcónek Comus 2020 kongresuan deskribatuko du garraio publikoaren eskaintzaren egokitzapena nola bideratu den, ezarritako baldintza normatiboen eta zerbitzuaren beraren ezaugarrien arabera.
Mugikortasun-alternatibak
Gure albisteen atalean edo Ezagutzaren Blogean argitaratutako post batzuetan adierazi dugun bezala, gure hiriak gero eta jendetsuagoak dira, eta premiazkoa da trafikoaren pilaketari, hiri-irisgarritasunari edo hiri-mugikortasun jasangarriari, besteak beste, errotik aurre egingo dieten mugikortasun-alternatibak bilatzea.
Ingarteken nahia da herritarrei haien joan-etorrietan mugikortasun handiagoa emango dien mundu bat lortzea. Horregatik, “Adimena Mugimenduan” eskaintzen dugu, hau da, hiri, administrazio publiko eta herritarrentzako irtenbideak, garraioaren, zirkulazioaren, mugikortasunaren eta hiri-irisgarritasunaren kudeaketa optimizatze aldera.
Horrekin guztiarekin, hiriak eta horiek osatzen dituzten zerbitzuak eraginkorragoak eta iraunkorragoak izatea lortzen dugu. Hiri, hiritar eta administrazio publikoei laguntzen diegu hiritarrak mugikortasunarekin, garraioarekin eta hiri-eremuetako irisgarritasunarekin pozik egon daitezen. Garraioa eta mugikortasuna denboraren eta kostuaren aldetik eraginkorrak eta iraunkorrak izan daitezen lortu nahi dugu.
Eman izena kongresuan
Garraio-sare bat eraginkortasunez planifikatzeko moduari buruz gehiago jakin nahi baduzu, eman izena Comus 2020 kongresuan, eta anima zaitez Ingartek Consulting-eko Susana Alarcónen hitzaldia ikustera.
Doan eman dezakezu izena comus2020.com helbidean. Helbide horretan bertan aurkituko duzu kongresuaren programa osoa, baita bertan parte hartuko duten hizlarien zerrenda ere.