Ingartekek mugikortasun jasangarriari buruzko atuc kongresuan parte hartuko du
Mugikortasun jasangarria izango da urriaren 3an eta 4an Gijonen (Asturias) ospatuko den ATUC 2019 kongresuaren ardatz nagusia. Ingartek, mugikortasun jasangarrian aditua den aldetik, kongresu honen antolaketan parte hartu du.
“Bezeroaren esperientzia”
Garraio publikoak hiri- eta metropoli-mugikortasunaren koordinatzaile gisa duen eginkizuna sendotzeko erronkari egin behar dio aurre. “Bezeroaren esperientziaren” esparruan sakondu behar du, bere abantailak benetako onura eta gogobetetze bihurtuz, bai norbanakoentzat eta bai herritar guztientzat.
Garraio publikoak ulertzeko eta erabiltzeko erraza den mugikortasun-sistema erosoa eta irisgarria eskaini behar du. Hiri eta metropoliko garraio publikoen elkartetik diotenez, helburu nagusia da “benetako mugikortasun jasangarria esperientziarik onena izatea”.
Helburu hori oinarri hartuz, aurtengo ATUC kongresurako gidoia honako hau izango da: Mugikortasun jasangarria, esperientziarik onena. Horretan oinarrituta, bezeroaren esperientziak mugikortasun jasangarriaren ardatz nagusi gisa duen garrantziaz hitz egingo da, bidaia-esperientzia indartuz eta kontsumitzaile kontzientearen mugikortasunari buruzko gogoeta eginez.
Esperientzia Ingartekekin
Ingartekek stand bat izango du kongresuan, eta informazioa eskainiko du bere zerbitzu eta produktuei buruz (hauetako batzuk bezeroaren esperientziarekin zuzenean lotutakoak), baita landutako kasu errealei buruz ere, adibidez, Luraraldebuseko operadoreetan Zendesk ezartzea.
Proiektu horren bitartez, Ingartekek Lurraldebus Gunearen EAZren eta zerbitzuaren enpresa operadoreen arteko komunikazioak eraginkortasunez antolatzea lortu du, horrela, erabiltzaileek egin ditzaketen erreklamazioei erantzun hobea emateko.
Proiektu honi, Zendesk-i edo beste proiektu batzuei buruz gehiago jakin nahi baduzu, joan zaitez Ingartekek ATUC kongresuan izango duen stand-era. Informazio hori guztia gure web orrian ere kontsulta dezakezu www.ingartek.com, edo gurekin harremanetan jar zaitezke telefonoz deituz (+34 946 55 62 23) edo info@ingartek.com helbidera email bat bidaliz.