Ingartekek eaeko irisgarritasun unibertsaleko estrategiaren ekintza-planaren laguntza teknikoa egingo du

Ingartek Consulting - Inteligencia en Movimiento

Ingartekek eaeko irisgarritasun unibertsaleko estrategiaren ekintza-planaren laguntza teknikoa egingo du

Ingartek da Eusko Jaurlaritzak bultzatutako EAEko Irisgarritasun Unibertsaleko Estrategian oinarritutako Ekintza-Plana idatzi eta abian jartzeko laguntza teknikoa zuzentzeaz arduratuko den enpresa.

Bai Legebiltzarrak, bai Eusko Jaurlaritzak, EAEn irisgarritasun unibertsalerako eskubidea bermatuko duen proiektu estrategiko bat eskatu dute, irisgarritasun kontzeptu berri bat definituz, pertsona guztiei eskubide guztietara eta bizitzako esparru guztietarako erabateko sarbidea bermatzen diena. Behin proiektu estrategiko hori ezarrita, beharrezkoa da ekintza-plan bat sortzea plana abian jartzeko.

Horrela, Ingartek arduratuko da (pr4 giza teknologia enpresaren laguntzarekin) egindako diagnostikotik, ezarritako helburuetatik eta ezarritako jarduketa-ildoetatik abiatuta, gauzatu beharreko ekintza zehatzak, horien jarduketa-epeak eta jarraipena egiteko erabiliko diren adierazleen definizioa proiektatzeaz, besteak beste.

Lan-metodologia

Lan horiek egitkeo, lantaldeak osatuko dira, ezarritako helburu eta ildoei buruz hausnartu dezaten eta beren ezagutza espezializatua, esperientzia eta irisgarritasuna bezalako problematika hain zabalari buruzko ikuspegi ezberdinak eman ditzaten.

Eragile desberdinen (erakundeen zein gizarte zibilaren) hausnarketa honen koordinazioa, hainbat lan-dokumentutan islatuko da, hortik abiatuta, egin beharreko ekintza, ekintza horien aurrerapen maila neurtuko duten adierazleak eta abar sortzeko.

Esperientzia irisgarritasun-planak idazten

Ingartekek esperientzia handia du irisgarritasunaren arloan. EAEko hainbat udalerrirentzako irisgarritasun-planak idatzi ditu, hala nola Basauri, Hondarribia, Orozko, Lasarte-Oria eta Ea. Bilboko auzo garaietako irisgarritasun-azterketa edo Donostiako Mugikortasun Bertikaleko Plan Zuzentzailea ere gauzatu ditu.

Horretarako disziplina anitzeko talde zabala du, baita hiri-plangintzan eskarmentu handia ere.

Ingarteketik zure udalerriko irisgarritasun-plana idazten ere lagun diezazukegu. Gogoratu Eusko Jaurlaritzak dagoeneko ireki duela irisgarritasun-planak egiteko edo eguneratzeko dirulaguntzak eskatzeko epea. Eusko Jaurlaritzak % 75era arteko diru-laguntza emango du udal irisgarritasun-planak idazteko.

Irisgarritasun-planei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan: info@ingartek.com /946 55 62 23.



Ideia edo proiekturen bat daukazu? Jarri gurekin harremanetan...

    Izena (*)

    Enpresa (*)

    (*) Pribatutasun politika onartzen dut

    (*) Bete beharreko eremua