Irisgarritasun-planetarako dirulaguntzak 2019
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu da irisgarritasun-planak egiteko edo eguneratzeko dirulaguntzak arautzen eta deitzen dituen Agindua. Eusko Jaurlaritzak % 75era arteko dirulaguntza emango du udal irisgarritasun-planak idazteko.
Guztira 300.000 euro laguntzetan
Laguntzak euskal udalei, toki-erakunde txikiei, tokiko organismo autonomoei eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuei zuzenduta daude. Eusko Jaurlaritzak 300.000 euro bideratuko ditu dirulaguntzetara 2019an. Dirulaguntzen xede diren jarduketak 2019ko urtarriletik aurrera hasi beharko dira, eta gauzatzeko gehieneko epea 2020ko azaroaren 15a izango da planen kasuan, eta 2021ko urriaren 31a obren kasuan. Obrak deialdia baino lehen hasita egon daitezke.
Laguntzen ehunekoak hurrengoak dira:
- Irisgarritasun-planak (sortzea edo berrikustea): % 75era arte
- Jarduketak bide publikoan: % 50era arte (% 60 eremu degradatuetan)
- Elementu mekanikoak (igogailuak eta plataforma jasotzaileak): % 75era arte
Eskaerak aurkezteko epemuga 2019ko urriaren 2a da. INGARTEKen irisgarritasun-planak egiten esperientzia handia duen lantalde bat daukagu. Tokiko erakundeei erabakitze-prozesuak hobetzen laguntzen diegu beren udalerriko hiri-eremuaren plangintza egiteko. Irisgarritasun-planen bidez, udalerri bakoitzeko gune nagusietan irisgarritasun unibertsala bermatzen dugu, bai eremu publikoetan eta bai eraikinetan.
Dagozkion udal-sailekin lankidetzan, jarduerarik egokienak aztertzen ditugu, betiere iraunkortasun eta eraginkortasun ekonomikoko irizpideekin, eta eragin positiboagoa izango duten jarduerei lehentasuna ematen diegu. Horrekin guztiarekin, irisgarritasun unibertsala bermatzeaz gainera, hiriaren birgaikuntza eta eremu publikoen arrakasta bultzatzen ditugu.
Informazio gehiago nahi duzu Ingarteken irisgarritasun-planak egiteko dugun moduari buruz? Berri hau irakurriz lor dezakezu: Mugikortasun-planak Ingartekekin. Edo gurekin harremanetan jar zaitezke info@ingartek.com helbidera mezu elektroniko bat bidaliz. Guk deituko dizugu!