Ingartekek alacanteko hiri-garraio zerbitzuaren prestazioaren proiektua idatzi du

Ingartekek alacanteko hiri-garraio zerbitzuaren prestazioaren proiektua idatzi du

Ingartek taldea Alacanteko hiri-garraio zerbitzuaren prestazioaren proiektuaren idazketan parte hartzen ari da. Proiektuaren helburua egungo kontzesioa arrazionalizatzeko eta modernizatzeko proposamena egitea da.

Alacanteko hiri-garraio zerbitzuaren prestazioaren proiektuaren barruan, zerbitzuaren mapa bat diseinatzen ari gara, arrazionaltasun ekonomikoko irizpideetan oinarrituta, estalduraren, kalitatearen eta zerbitzuaren helburu estrategikoak betetzeko. Azterketa honek garraio publiko jasangarriko eredu batean oinarritutako kontzesio mapa zehazten lagunduko du. Baliabide publikoen eraginkortasun ekonomiko eta soziala maximizatu nahi da, irisgarritasuna bermatzeko, egungo eredua hobetuko duen eta garraio publikoaren erabilera sustatuko duen garraio-sare baten bidez.

Ingartekek egindako mugikortasun azterketa inkesta-kanpaina batean oinarritzen da. Kanpaina horretan, erabiltzaileen jatorria eta helmuga jasotzen dira, bai eta zerbitzu guztien igotakoen/jaitsitakoen zenbaketa ere. Horrekin guztiarekin, eta makro mailako simulazio-sistemetan oinarrituta, hiriko eremu desberdinetara iristeko irisgarritasun helburuak formulatuko dira, baita joan-etorrien denborak, funtzionaltasuna eta irtenbideen kalitatea hobetzeko ere.

Ingarteken mugikortasun eta trafiko azterketak egiten ditugu; horretarako, trafikoari buruzko datuak hartzen ditugu eta eskari eta inpaktu azterketak egiten ditugu, baita simulazioak, inkestak eta modelizazioak ere. Mugikortasun eta trafiko azterketak dira irisgarritasun unibertsala, hiri-birgaikuntza edo espazio publikoen arrakasta lortzea helburu duten egoera zehatzen analisiak egiteko oinarria.

Ingarteken nahia da herritarrei haien joan-etorrietan mugikortasun handiagoa emango dien mundu bat lortzea. Horregatik, gure taldeko kide bakoitzak ikuspegi aberasgarria ematen du arrakasta bermatzeko eta proiektu bakoitzean emaitza onak lortzeko.

Esperientzia handia dugu mugikortasun eta trafiko azterketak garatzen, besteak beste. Hona hemen sektore honetan egin ditugun proiektuetako batzuk:



Ideia edo proiekturen bat daukazu? Jarri gurekin harremanetan...

    Izena (*)

    Enpresa (*)

    (*) Pribatutasun politika onartzen dut

    (*) Bete beharreko eremua