irisgarritasun-planetarako dirulaguntzak 2023
Eusko Jaurlaritzak irisgarritasun-planak egiteko edo eguneratzeko dirulaguntzen lerro berri bat jarri du abian. Udalaren irisgarritasun-planen idazketa % 85era arte lagunduko du diruz.
5 MILIOI EURO LAGUNTZETAN
Laguntzak EAEko udalei, toki-erakunde txikiei, tokiko erakunde autonomoei eta helburu sozial argia duten onura publikoko erakunde pribatuei zuzenduta daude. Eusko Jaurlaritzak 5 milioi euro bideratuko ditu dirulaguntzetara: milioi bat 2024an, bi milioi 2025ean eta gainerako biak 2026an.
Eskabideak aurkezteko azken eguna 2023ko abenduaren 20a da. INGARTEKen esperientzia handiko lantaldea dugu irisgarritasun-planak egiten. Toki-erakundeei beren udalerriko hiri-espazioa planifikatzeko erabakiak hartzeko prozesuak hobetzen laguntzen diegu. Irisgarritasun-planen bidez, udalerri bakoitzeko leku nagusietarako irisgarritasun unibertsala bermatzen laguntzen dugu, bai espazio publikoetarako, bai eraikinetarako.
Udal sailekin lankidetzan, jarduera komenigarrienak aztertzen ditugu, betiere iraunkortasun eta eraginkortasun ekonomikoaren irizpideei jarraiki, eta eragin positibo handiena izango duten jarduerak lehenesten ditugu. Horrekin guztiarekin, irisgarritasun unibertsala bermatzeaz gain, hiri-berroneratzea eta hiriko espazio publikoen arrakasta bultzatzen laguntzen dugu.
Ingartean-en irisgarritasun-planak egiteko moduari buruzko informazio gehiago nahi duzu? Jar zaitez gurekin harremanetan info@ingartek.com helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.