Astigarragako Garraio Zentro Integrala
Astigarragako Garraio Zentro Integralaren proiektuak (Gipuzkoa) dagoeneko badu bideragarritasun-txostena, Ingartek Consultingek eginikoa. Pasadan urteko irailean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bide Azpiegituren Sailak garraio-zentroaren lehen azterketa bat egiteko eskatu zion Ingarteki. Azterketa horrek parametro berriak biltzen ditu orain.
Ingartekek beste azterketa bat egin du instalazioaren eraginkortasunaren eta horrek izan dezakeen kostu ekonomikoaren inguruan. Europako zentro ezberdinak hartu ditu aintzat Astigarragako garraio-zentroaren mugikortasunaren eta garraioaren plan estrategikoa egiteko, eta, horrez gain, galdeketak eta elkarrizketak egin dira Guitrans patronalarekin, Hiru Euskal Herriko Garraiolarien Sindikatuarekin eta sektoreko beste agente batzuekin.
Datu horietan oinarrituz, Ingartekek garraio-sektorearen eskaera eta behar nagusiak detektatu ditu, eta, aldi berean, etorkizuneko proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa aztertzeko zifrak haztatu ahal izan ditu.
- Gaiarekin lotutako albistea: “La Diputación quiere iniciar este año la obra del centro integral del transporte” (El Diario Vasco)