Bidaiarien garraioa eta mugikortasuna izango dira londreseko transport ticketing global kongresuaren ardatzak
Bidaiarien garraioa eta mugikortasuna izango dira gaur eta bihar Londresen ospatuko den Transport Ticketing Global 2020 kongresuaren ardatz nagusiak. Ingartek bertan egongo da, Mugikortasuneko eta Garraioko Aholkularitza eta Ingeniaritza gisa.
Bidaiarien garraioa aldatzen ari da eta aldaketa horiek ondo ikusten ditugu Ingarteketik. Bidaiariek gero eta gehiagotan bilatzen eta itxaroten dute tirabirarik edo mozketarik gabeko esperientzia multimodal bat, eta garraio-operadoreek ahalik eta lasterren sartu behar dute hori beren zerbitzuetan.
Hain zuzen ere, industriaren arloko munduko 120 ordezkarik baino gehiagok aztertuko eta esploratuko dituzte Transport Ticketing Global 2020 kongresuan etorkizun hurbilean bete beharko dituzten erronkak. Txartelen salmenta adimenduna eta mugikortasuna izango dira kongresuaren ardatzak.
Garraio publiko adimenduna eta interkonektatua
Transport Ticketing Global munduko fororik handiena da proiektu horietan, eta 65 herrialdeetako garraioaren arloko 1200 profesional baino gehiago bilduko ditu. Haien artean Ingartek ere egongo da. Kongresuan operadore desberdinen kasu zehatzei buruzko azterketak ezagutu ahal izango dira, eta tailer eta mahai-inguruetan parte hartzeko eta merkatu horretan liderrak diren proiektuen aurkezpenetara joateko aukera izango da.
Jardunaldiak garraio publiko adimendun, intekonektatu, inklusibo eta errentagarriarentzako ikuspegi globala esploratzen du, berrikuntzan liderrak diren eta maila handiko garraio-proiektuak arrakastaz burutzen dituzten operadoreekin.
Kontinente guztietako operadoreen hainbat azterketa-kasuren bidez, bai eta industriako liderren debate sakonen eta eztabaida-panelen bidez ere, bilera hau plataforma bat izango da garraioaren exekutiboek industriaren agenda ezar dezaten datorren urterako.
Jardunaldiak inoiz ez bezalako aukera eskaintzen du billete adimendunen industriaren goi-mailako proiektuak, bidaiarientzako informazioa eta hiri adimendunak ezagutzeko, baita industriaren etorkizunari forma emango dioten egungo gaiak eta sortzen ari diren berrikuntzak eztabaidatzeko ere.
Zentzu horretan, Ingartekek asko du eskaintzeko, eta beste horrenbeste Londresen aurkeztuko diren nazioarteko proiektuetatik ikasteko. Proiektu horiek oinarri gisa erabili ahal izango dira Ingarteken egungo eta etorkizuneko proiektuak garatzeko eta inplementatzeko.