Bizkaiko errepide bidezko garraio publikoaren kudeaketa covid-19aren pandemia aldian
Garraio publikoaren kudeaketa izan da Covid-19ak mugikortasunaren eta garraioaren sektorera ekarri duen puntu esanguratsuenetako bat. Segurtasun-neurriak etengabe egokitzearen ondorioz, garraio-sareen kudeatzaileak eta planifikatzaileak behartuta egon dira zerbitzuak neurri horietara egokitzera. Ingarteketik Bizkaiko Foru Aldundiarekin lan egin dugu eta lan egiten jarraitzen dugu Bizkaibusen sarea kudeatzeko, Bizkaiko errepide bidezko hiriarteko garraio-zerbitzua.
Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko Sailak zailtasun nagusi bati aurre egin behar zion zerbitzuak planifikatzerako orduan, hauek dekretuetara egokitu zitezen: honelako egoera batean eskariak espero zuen jokabideari buruzko “ezjakintasuna”.
Zerbitzuaren plangintza
Bizkaiko garraio publikoaren kudeaketa zehazteko, hainbat errealitate hartu behar izan dira kontuan. Batetik, erakundeen aginduek gomendatzen zuten zerbitzuaren eskaintza % 50era murriztea, baina, aldi berean, balizko kutsatzea saihesteko hartu beharreko neurriek bidaiarien artean gutxieneko distantzia bat mantentzera behartzen zuten.
Aldagaien konbinazio horri Aldundiak zein zerbitzu eman behar zen zehazteko zuen denbora eskasa gehitzen zitzaion, eta enpresa emakidadunek zerbitzu hori beren giza-baliabideekin eta baliabide materialekin planifikatu behar zutela. Hori guztia hurrengoen ondorioz sortutako presio handieneko giro batean: erabakiak hartzeko berehalakotasuna, hainbat eragilek (instituzioek, enpresek) esku hartu behar izatea, kudeatu beharreko informazio anitza egotea (linearen eta bidaien araberako eskaria, eman beharreko zerbitzuak, segurtasun-protokoloak).
Horregatik, garraio publikoaren zerbitzuaren kudeaketa egokia zehazteko, beharrezkoak izan dira tresna arinak, erabakiak datu “errealetan” oinarrituta hartu ahal izateko, bai eta Euskadiko Garraio Agintaritzari, Ministerioari … informazio zehatza helarazteko ere.
Metodologia arina eta berehalakoa
Egoera horren aurrean, Ingartekek bere ezagutza eskaini du, bai Bizkaiko garraio-zerbitzuaren ezaugarriei buruz, bai erabili beharreko informazioaren kudeaketari buruz. Horrelako zereginetan metatutako esperientzia funtsezkoa izan da garatu beharreko metodologia bideratzeko.
Enpresen, administrazioen eta Ingarteken artean informazioa arin eta berehala trukatzeko espazio bat sortu da. Espazio horretan erregistratu dira beste administrazio batzuei informazioa emateko beharrak asetzeko premiazkoak diren adierazle kritikoak, bai eta eskaintza eskariaren arabera kudeatzeko balio duten adierazleak ere, zerbitzuaren kontrola mantentzeko egoera problematikoei aurrea hartzea ahalbidetzen duten adierazleekin batera, hala nola gidarien arteko kutsadura, edo langile kritikoen kutsadura.
Gainera, informazio hori guztia modu erdiautomatikoan eguneratzeko metodologiak zehaztu dira, aginte-koadroak ahalik eta denbora laburrenean eguneratuta mantentzeko. Hori guztia sailak dituen tresnak ahaztu gabe diseinatu da, hala nola:
• Ezeztapenen baseak (monetika)
• SAE (ustiapenari laguntzeko sistema)
• Flotari, langileei eta abarrei buruzko datuak
Erantzun azkarrak
Laguntza horren benetako balioa da neurri “azkarrak” ezartzeko aukera, epe oso laburrean hautemandako premiei erantzungo dietenak, baina ondoren eskuragarri dauden informazioa kudeatzeko tresnekin lotu daitezkeenak. Epe laburreko beharrak bete ondoren, sailaren datu-iturriekin diseinatutako guztia integratzeko lanean ari gara.
Ingartekek informazio horren kudeaketari buruz duen ezagutza eta informazio hori guztia tratatzeko Big Data-ko teknikak (monetikako baseen tratamendua eta SAE) erabiltzea funtsezkoa izan da.
Covid-19ko pandemia aldian Bizkaiko garraio publikoaren kudeaketan aplikatutako teknikei eta metodologiei buruzko informazio gehiago lortu nahi baduzu, jarri harremanetan Ingartekekin info@ingartek.com helbidera idatziz edo (+34) 946 55 62 23 telefonora deituz.