Hiri-trafikoko aholkulariak mugikortasun jasangarriagoa lortzeko
Zer eginkizun dute hiri-trafikoko aholkulariek? Etorkizuneko hiriak diseinatzeko gakoetako bat dira, hirietako kaleetan biltzen diren trafiko ezberdinen arteko oreka bilatzeko.
Zure hirirako etorkizuneko planak
Are gehiago, mugikortasun jasangarria hiri-ingurune osasungarriagoak eta herritarrentzako kutsadura gutxiago dutenak lortzeko giltza den garai hauetan. Haiek arduratzen dira hiri bateko mugikortasuna aztertzeaz, horrela egungo beharretara egokitutako etorkizuneko plan bat egiteko.
Trafikoko aholkulariek egindako mugikortasun azterketek mugikortasun plan iraunkorrak eta bide-segurtasunekoak garatzen lagunduko dute, hainbat eremutako azpiegituretan eta kudeaketa-neurrietan hobekuntzak proposatzeko: udalerrietan eta hirietan, eskola-eremuetan, trafiko handiko inguruneetan, puntu beltzetan…
Ingartek, trafiko eta mugikortasuneko ingeniaritzako espezialista da, eta mugikortasuneko eta trafikoko azterketak egiteko orduan erreferente bat da sektorean. Besteak beste, lau puntua hauek izan ohi dira funtsezkoak hiri baten analisia egitean:
- Ibilgailu pribatuarentzako sarearen antolaketa (trafikoa)
- Garraio publikoaren sarea
- Bidegorrien sarea
- Oinezkoen sarea
Azterketa egin eta amaitu ondoren, prozesua amaituz joaten da, mugikortasun-ereduak, inpaktu-azterketak eta simulazioak sortuz.
Zertarako balio dute trafiko-mugikortasunari buruzko azterketek?
Oro har, horrelako azterketak azpiegituren eta trafikoko administrazio publikorako, garraio-operadoreetarako, azpiegituren administrazio publikorako, emakidetarako eta ingeniaritzetarako egiten dira.
Ingarteken azken helburua da herritarrak pozik egotea hiri-eremuetako mugikortasunarekin, garraioarekin eta irisgarritasunarekin; horregatik eskaintzen dizkiegu gure hiri-plangintzako zerbitzuak udalerriei eta hiriei, herritarrei eta administrazio publikoei.
Garraioa eta mugikortasuna denboran eta kostuan eraginkorrak izan daitezen lan egiten dugu, eta, jakina, jasangarriak izan daitezen. Hori guztia hiri-berroneratzea eta espazio publikoen arrakasta lortzeko.
Ingarteken egin ditugun planei buruz gehiago jakin nahi baduzu, edo zure hiri edo udalerrirako plan bat egiteko laguntza behar baduzu, deitu. Pozik lagunduko dizugu!