Mugikortasun modu berrien inguruko datuak

Mugikortasun modu berrien inguruko datuak

Mugikortasun modu berriak zeharo aldatzen doaz mundu mailan. Hirietan biztanle kopurua handitu ahala, haiek mugitzeko modu berriak ere sortzen doaz. Horiekin, kutsadura maila eta errepideen kolapsoa kontrolatu nahi dira. Gure herrialdean dagoeneko erabiltzen diren zenbait aukera aztertuko ditugu, eta baita haien harrera nolakoa izan den ere.

Higikortasun modu berriak

Gero eta gehiago dira hirien barruan higitzeko mugikortasun modu berriak erabiltzen dituztenak. Baina, zer dira mugikortasun modu berriak? Hirian zehar mugitzeko orduan kutsadura murrizten eta efizientzia hobetzen laguntzen duten garraiobide publiko edo pribatu oro da erantzuna.

Mugikortasun jasangarria eratzen duten baliabideetako batzuk ibilgailu elektrikoak eta ingurumena zaintzen duten erregaiek bultzatutako ibilgailuak dira. Asko murrizten dute gasen isuriek eragindako kutsadura eta, gehienek, baita soinu-kutsadura ere.

Mugikortasuneko beste modu batzuk zirkulazioa errazten duten sistemak dira. Esaterako, ibilgailua partekatzea edo carsharing delakoa. Zenbait kasutan, ibilgailua hirigunean kokatu eta zerbitzua bukatutakoan hiriaren beste leku batean aparkatuta utziko da. Beste kasu batzuetan, leku zehatz batzuk daude ibilgailua hartzeko eta uzteko. Ibilgailu motaren arabera izaten da: autoa, motoa, bizikleta…

Interneteko Goi Institutuaren (ISDI) mugikortasun eta trafiko ikerketen arabera, biztanleriaren % 35k horietako bat erabiltzen du egunero. Gehien ikusten dena erregai jasangarriak darabilten ibilgailuak erabiltzea da, etxetik lanera joateko.

Hiriguneetan, gero eta gehiago dira bizikleta edo monopatin elektriko partekatua erabiltzen dutenak. Car Sharingren Espainiako Elkartearen (AEC)datuen arabera, Espainia osoan partekatutako ibilgailuen erabiltzaile gisa izena eman duten 400.000 bezeroei gehitu behar zaizkie horiek. Guztira, gidarien % 2,5 inguruk erabiltzen dituzte halako ibilgailuak hiri ertainetan eta handietan.

Garraio arloan hiriaren zaharberritzea gertatzen ari da. Eragina dute hiritarren kontzientziazioak eta gobernuen esku-hartzeak. Bien bitartean, mugikortasun ingeniariek hiri garraio publiko jasangarria, kutsatzen ez duten ibilgailuen erabilera eta ibilgailu partekatuaren erabilera bultzatzeko modu berriak aztertzen dituzte.



Ideia edo proiekturen bat daukazu? Jarri gurekin harremanetan...

    Izena (*)

    Enpresa (*)

    (*) Pribatutasun politika onartzen dut

    (*) Bete beharreko eremua