Datuen ahalmena garraio-sistema eraginkorragoak egiteko
Aro digitalaren eztandak eta ordenagailu bideko datuek datu-bolumen handiak sortu dituzte, eta datu horiek toki askotan eta modu oso ezberdinean aurki daitezke. Paradigma horri 2011n “Big Data” izena jarri genion. Hasiera-hasieratik interes handia piztu zuen, horri esker erakundeak eta pertsonak hobeto ezagutzen lagundu zigulako; ondorioz, erabakiak hartzeko prozesua hobetu, eta etekin handiagoa lortu genuen eremu askotan. Urte hauetan zehar, behin eta berriz galdetu diogu gure buruari egunerokoan nola eragin diezagukeen horrek.
Hiru dira Big Data eta horren ezarpen esponentziala bultzatzen ari diren elementuak. Lehenik, ordenagailuak merkatu egin dira. Gaur egungo gizartean, edozein txokotan daukagu sentsore edo ordenagailu bat. Bigarrenik, gizartea teknifikatu eta digitalizatu egin da. Internetera konektatutako objektuetan, gero eta jarrera edo adierazpen sozial gehiago kodetzen ditugu. Eta, hirugarrenik, sare sozialen aroan bizi gara. Datu gehiago sortzen ditugu, konektatuago gaudelako eta azkarrago komunikatzen garelako.
Horrek ez du esan nahi lehen ez genituen gaitasun konputazionalak ditugula orain, abiadura handiagoarekin eta formatu anitzetan sortutako datu gehiago ditugula baizik. Horregatik, datu horiek gordetzeko, prozesatzeko eta balioan jartzeko paradigma berri bat behar dugu. Horixe da, hain zuzen ere, Big Data. Gizartearen digitalizazioak gizakiaren portaera neurtzeko balio digu, eta datuekin lan egiteko lan-eremu berria ekarri digu.
Horrenbestez, teknologia, datuen eskuragarritasuna eta faktore ekonomikoa ezin dute mugarik ezarri. Datuen ekintzaileak behar ditugu, datuei kontsulta egokiak egiten dakitenak, datuen balioa eta adimena erauziz enpresa-kudeaketari eta -estrategiari ekarpena egin ahal izateko. Mugikortasunaren arloan bereziki (blogean jorratzen duguna), ikuspegi hori beharrezkoa da datuak aktibatzeko, eta horien bitartez balioa sortzeko.
Gure garraio-sistemak datu horietatik abiatuta nola optimiza daitezkeen jakin nahiko duzue. Funtsean, lehen ez geneukan zerbait sartzean datza, hau da, pertsona batek bere egunerokoan duen portaerari buruzko datu zehatzak. Izan ere, egunerokoan denok egiten dugu gauza berdina: lanera goaz, produktuak eta zerbitzuak erosten ditugu, besteekin harremanetan egoten gara, edukiak kontsumitzen ditugu… Pertsonek bizitzako jarduera horiek zer lehentasun-mailarekin egiten dituzten ulertzeko gai banaiz, informazio guztiz adierazgarria lortzen ari naiz, herritarrak non dauden eta zer egiten ari diren jakiteko, eta, horrela, garraio-sareak behar bezala dimentsionatzeko.
Inor harritzen da Google Maps doakoa izatearekin? Tresna oso baliagarria da, eta itxuraz doakoa bada ere, gure datuak ematen ditugu ordainetan. Sartu maps.google.com/locationhistory nabigatzailean, eta ikusi zenbat informazio duen Googlek guri buruz. Zertarako uste duzue erabiliko duela? Googlek API (datuen kontsultarako interfazea) baten bidez ematen dizkigu datu horiek (modu gehigarrian eta anonimoan, noski). Eta kreditu-txartelak saltokietako terminaletan erabiltzen ditugunean? Kontzeptu berdina da: datu digitalizatua, datu ustiagarria. Egiten ditugun deiak egiten ditugu ere telekomunikazio-operadoreek erregistratzen dituzte, eta sare sozialetan eta berehalako mezularitza-tresnetan mezuak trukatzen ditugu. Horietako batzuk doakoak dira. Nola ordaintzen ditugu, bada? Gure zaletasunei eta harremanetan gauden pertsonei buruzko datuekin. Imajinatuko duzuen bezala, horrelako milaka adibide daude.
Hasieran esaten genuen legez, datuen aniztasuna Big Data paradigmaren ezaugarrietako bat da. Aurreko paragrafoan aipatutako datu guztiak lotzeko gai banaiz, herritarren mugikortasuna ezagutuko dut. Lehen hiritar bat ezagut nezakeen haren zaletasunei buruz galdetuz; orain, xehetasunez jakin dezaket zer lehentasun eta interes dituen. Modu horretara, garraio-sareak eraginkor bihurtzeaz gainera, zerbitzuak pertsona horren eta profil berdineko beste pertsona batzuen eskaeren arabera pertsonalizatzeko aukera ematen ari naiz.
Datuak aztertzeko modu moderno horri deitu ohi zaio “Big Data”, aise eta askotan era okerrean bada ere. “Datuaren Zientzia” edo “Data Science” hartzen du oinarritzat, hau da, datuetan oinarritzea erabakiak hartzeko. Ikuspegi berri horrek metodo tradizionalak gainditu ditu, eta erakundeetan datuak erabiltzea funtsezkoa izango duen aro berri batean murgildu gaitu. Bestalde, aro honetan, balio erantsia emateko, oinarrizkoa izango da ohartzea paradigma berriak ez dizkigula datuak (soilik) aztertzeko tresnak ekarriko bakarrik, baita erantzun eraginkorragoak emango dizkiguten jarduera-esparruak bilatzen hasteko aukera ere.
Dudarik gabe, erabakiak hartzerakoan etika eta balioak inoiz baino garrantzitsuagoak izango dira. Herritarrek datuen fiduziarioak diren heinean zer egiten duten xehetasunez jakitea, haien mesederako eta haiei buruz ditugun datuak ez ezagutzea aprobetxatu gabe, betiere.
Big Data paradigma iritsi berria da, baina luzerako doa.