Gailu mugikorrak datu-kaptadore gisa
Gailu mugikorrak datu-kaptadore berriak dira. Guztiok dakigu gure gailu mugikorrek arrastoa uzten dutela haien atzetik, eta arrasto horren agregazio anonimizatua hiritarrak nola mugitzen diren jakiteko erabil daiteke.
Orange-rekin lankidetzan aritzearen ondorioz, artikulu bat eskatu digute telefonia mugikorreko datuek eman dezaketen informazioari eta datu horiek Ingarteken egiten ditugun mugikortasun eta trafiko azterketetan nola aplikatzeari buruz. Orange-rentzat kontatu dugun moduan, azken bost urteotan gizateriaren historia osoan baino informazio gehiago sortu dela ikusi dugu. Eta sortutako edukiaren ezaugarria zera da: eduki hori, ehuneko handi batean, telefono mugikorren datuetatik abiatuta sortu da. Sakelakoek telefonia-sareak erabiltzen dituzte munduarekin konektatzeko bitarteko gisa. Gure eguneroko bizitzan gure terminala erabiltzen dugun heinean, hau, modu adimentsuan, konektatzeko eta kanpoko mundura ateratzeko hurbilen dauden antenak bilatzen ditu. Konexioen kudeaketa automatiko honen ondorioz, une oro erregistratu behar dugu zer terminal dauden antena bakoitzera konektatuta. Gure eguneroko jarduerak eragingo du, mugitzen garen heinean, gure gailua antena ezberdinetan erregistratzea. Begien bistakoa da erregistro honek, komunikazioek modu naturalean eta gorabeherarik gabe funtzionatzeko beharrezkoa denak, ahalbidetzen duela terminalen joan-etorriak behatzea eta, horrela, pertsonak nondik eta noiz mugitzen diren jakitea.
Inflexio-puntua
Duela urte batzuk, zenbaketa edo erabiltzaile kopuru mugatu bati zuzenean egindako inkesten bitartez behatzen zen mugikortasuna. Inkesta hauek azterketa askotarako balio zuten, eta inbertsioak egiteko oinarri gisa erabiltzen ziren. Haietako inbertsio batzuk, gainera, milioi askokoak ziren, mugikortasunaren behaketa eta garraio-sareen garapena estuki lotuta baitaude. Telefonia-datuek aukera ematen digute datu kopuru handiagoa izateko, informazioa denbora-tarte luzeagoetan edukitzeko, eta informazio hori inkesten bidez kontrolatu ohi den eremua baino askoz eremu handiagokoa izateko.
Ingarteken ikuspuntutik, inflexio-puntu batean gaude mota honetako teknologiaren erabileran. Administrazio publikoek eta enpresa pribatuek oraindik inkesta tradizionalak nahiago dituzte datu hauek baino; baina arrakasta izan duten lehenengo kasuek erakusten dute teknologia sendoa dela eta abantaila ugari eskaintzen dituela, inkesta-kanpaina baten aurrean lehiakorra den kostuarekin.
Mugikortasunari buruzko aholkularitza egiteko modu berria mota honetako informazioa erabiltzean datza, eta Espainiak horren erreferente izan behar du, mugikortasunaren beste irtenbide-esparru batzuetan bezala.
Teknologia horren abangoardian egoteak aukera emango die administrazioei, garraio-operadoreei eta enpresa emakidadunei eredu zehatzagoak, informazio eguneratuagoa eta kalitate handiagoko iragarpenak lortzeko.
Berehalakotasuna
Berehalakotasuna etorkizuna da. Mugikortasun azterketa baterako inkesta-kanpaina batek hilabeteak iraun ohi ditu, fase ezberdinak baititu. Telefonia-datuetatik abiatuta jatorri/helmugako matrizeak lortzeko teknologiak egun gutxi batzuetara murrizteko aukera ematen digu. Jauzia izugarria da, baina etorkizun hurbilean, informazio hau denbora errealean lortu ahal izango da, bai eta orain imajina ere ezin ditzakegun zerbitzu berriak sortu ere.
Jar dezagun adibide bat. Turismoa Donostiako nortasun-ikurretako bat da. Munduko lehen helmuga gastronomikoa da, eta nazioartean lortu duen ospea dela eta, bisitarien joan-etorria izugarria da. Hain da horrela, ezen Donostia sentsibilizatuta dago horrek mugikortasun-mailan dakarren problematikari buruz, batez ere, turista frantsesen joan-etorrien ondorioz.
Hori dela eta, Ingarteki eskatu dio turisten joan-etorria iragartzeko tresna bat egiteko. Tresna horrek, gutxieneko aurrerapenarekin, ahalbidetuko du trafikoaren kudeaketaren arloko neurriak hartzea, hiriak bere nazioarteko proiekzioaren arrakasta pairatu ez dezan.
Big Data teknologia
Big Data teknologia geratzeko iritsi da, eta lehen esan dugun bezala, azken 5 urteotan gizateriaren historia osoan baino informazio gehiago sortu bada, tresna hauek beharrezkoak izango dira datu kopuru guzti hau prozesatu ahal izateko.
Bereziki, telefonia-datuak ez dira intrusiboak, erabiltzaileari ez zaiolako galdetzen eta pertsonen datu pertsonalak babesteko eskubideak bermatzen direlako; eta beraz, ezin hobea da nola mugitzen garen behatzeko eta, gainera, denbora gehiagoz, espazio gehiagoz eta zehaztasun handiagoz egiteko.
Informazioa lortzeko beste metodo batzuk beharrezkoak izaten jarraituko dute, alderdi batzuk baitaude, motibaziorekin zerikusia dutenak bereziki, erabiltzaileak ezagutarazi behar dituenak. Baina, zalantzarik gabe, ez da beharrezkoa izango hainbeste izatea. Teknologia abangoardista eta metodo tradizionalen arteko konbinazio justuak aukera amaigabeak dituen lan espazio berri bat eskaintzen du.