Hiri magnetikoak

Hiri magnetikoak

Hiriburuek gero eta garrantzia handiagoa dute ekonomian eta garapenean, eta, egun, Europako biztanleen % 71 metropoli-areatan bizi da. Badirudi hegemonia hori egonkortzen ari dela, aurreikuspenen arabera gero eta jende gehiago joango baita hiriburuetara bizitzera. Alabaina, hiriaren hegemonia ezin da soilik modu kuantitatiboan neurtu. Soziologiak duela asko antzeman zuela hiria-landa dikotomia lausotzen ari zela pixkanaka. Landako bizitza baztertuta geratzen ari da, eta iraganeko kontu bihurtu da, folklorikoa ia, maiz hiriko biztanleek aisialdi- eta deskonexio- eremuak sortzeko beharrari esker mantendutakoa.  Hiria modernitatearekin gehien eskuratu duenen artean dago, hortaz.

Aitzitik, hiria errealitatea generikoa da, aldagai anitz ditu, eta pertsonak erakartzeko, dinamismorako eta jarduerarako gaitasuna gutxi-asko izan dezake. Bada, zer erakarguneren inguruan egituratzen da horien polo magnetikoa? Zer faktore behar dira hiriak magnetikoak izateko? Munduko Bankuak Errumaniako (azken urteetan gehien hazi den EBko ekonomia) Hiri Eremu Funtzionaletan oinarritutako azterketa bat egin du, ikusteko  zer erakargunetan eragin daitekeen gehiago dinamismoa areagotzean.

  • Hirien tamaina/Hiri-eremu funtzionala

Hiri handiek hainbat abantaila dituzte jarduera-eremu askotan, bai eta aukerak sortzerako garaian ere. Ondorioz, berrelikatzen den erakargune bat dira. Ildo horretatik, ikus dezakegu herrialdeen barnean hirien arteko hierarkia ez dela apenas aldatu historian zehar. Adibidez, 1790an, New York zen AEBtako hiririk handiena, 33.000 biztanlerekin. Gaur egun, 8 milioi biztanle ditu, eta hegemonia mantentzen jarraitzen du.

  • Dentsitatetik hurbil.

Hasiera batean, hiri handietatik hurbil dauden hiri-eremu funtzionalek okerrera egiten dute (aldiriak eta hirien inguruetan dauden herriak hazi egiten badira ere). Izan ere, pertsona kualifikatuek hiririk handienera emigratzen dutelako aukera hobeen bila.  Hiririk handienaren “katilu ekonomikoa” betetzen den heinean (hau da, hiririk handienean kostuak igotzen diren heinean), gertuko hiri txikiagoek ere hobera egiten dute. Udalerri askok aukera aprobetxatu, eta lehiakideei aurrea har diezaiekete.

  • Merkatuetatik hurbil.

Merkatuetatik hurbil egotea oso garrantzitsua da, eta hiri txikiek kokapen estrategiko ona badute, hazkunde-ratio eta biztanle-ratio hobeak dituzte, urrunago daudenen aldean.

  • Unibertsitateak.

Orokorrean, unibertsitateak dituzten hiriak dira jende gehien erakartzen dutenak. Unibertsitateek abantaila berdingabea eskaintzen diete hiriei, prestakuntza oneko jende gazteaz hornitzen dutelako etengabe.

Hiriak unibertsitate horietako ikasleei lana ere ematen badie, arrakasta ziurtatuta dago. Unibertsitatean graduatzen diren ikasle askok hiri horretan geratzea erabakitzen dute, lan-eskaintza egokiak aurkituz gero. Hirientzat oso garrantzitsua da jende gazte eta kualifikatuaren fluxua edukitzea, bereziki gainbehera demografikoa dagoenean.  Datu hori arretaz aztertu behar da, Euskadiko proiekzio demografikoak ikusita.

  • Egitura/Ehun ekonomikoa.

Balio erantsi handiko sektoreetan partaidetza handiagoa duten hiriek sektore horietan gutxiago jarduten dutenek baino joera hobea dute. Hiriak hazten diren heinean, bizitzaren kostua ere igo egiten da, eta sektore ekonomikoek soldata handiak eskaintzen ez badituzte, hiriaren hazkundea blokeatu egiten da. Orokorrean, balio erantsi handiko sektoreetan partaidetza handiagoa dute hiriek emaitza hobeak lortzen dituzte manufakturan oinarritzen direnek baino.

  • Sektore pribatuaren garrantzia

Sektore pribatuaren garrantzia da pertsonak erakartzen eta dinamismoa sortzen duen beste elementu bat. Hori agerikoa izan daiteke, baina komenigarria da jarduera-sektore publikoan oinarritzen duten udalerriei/eskualdeei gogoraraztea (eta guztiori datorkigu baten bat burura).

  • Bizi-kalitatea.

Pertsona askok bizi-kalitatea dute lehentasun nagusitzat, batez ere pertsona kualifikatuenek eta mugikortasun handiagoa dutenek eta hiri ezberdinen artean hautatzeko aukera dutenek. Gizarte zibil aktiboa, berdeguneak, kirol-ekipamenduak, aisialdirako eremuak, komunikazio onak, gaueko giro erakargarria eta denbora librerako aukerak eskaintzen dituzten hiriak gainontzekoak baino erakargarriagoak dira. Beste elementu gako bat da pertsona gehienentzat bizi-kalitatea dela antzeko pentsaera duten pertsonekin bizitzea. Horrenbestez, pertsona kualifikatuak, orokorrean, pertsona kualifikatu ugari dituzten tokietara doaz bizitzera.

Hiri baten magnetismoa (bereziki ekonomikoa) 7 bektore horietan oinarritzen da. Ziurrenik, irakurle batzuek faktoreren bat erantsi edo ñabartuko lukete. Nik, adibidez, nazioartekotze-maila erantsiko nuke. Izan ere, zeharkako faktoretzat jo badaiteke ere, uste dut gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari dela hirien garapenean. Nazioartekotzat hartuko genuke probetxuzko nazioarteko sareetan parte hartzeko eta hiritarrak ezagutzaren, lanaren eta trukearen nazioarteko beste eremu batzuekin konektatzeko ahalmena. Nire ustez, elementu gakoa izan daiteke ezagutzaren ekonomia globalizatuan garapena sustatzerako garaian.

Hiri magnetikoak aztertzea interesgarria da oso, hainbat elementu gako ematen dizkigulako hiriburuak sustatzen dituzten alderdiei buruz hausnartzerakoan. Adibidez, hiri ertainen kasuan, errazagoa izan daiteke, besteak beste, bizi-kalitatea eta unibertsitateekiko lotuta onak jorratzea, lehen mailako hiriek dituzten abantailen aurrean. Udalerri askotan, hiria sustatzen saiatzeko formulak eta ideiak ikusten ditugu. Azterketa-elementuen espektroa zabaltzeak aukera emango du hiriek beren bidea jarrai dezaten, baina baita beste udalerri batzuekin parteka dezaten ere (ez dugu ahaztu behar hiri-eremu funtzionalek udalerri bat baino gehiago biltzen dituztela), estrategia sendoagoetan oinarrituz.

 



Ideia edo proiekturen bat daukazu? Jarri gurekin harremanetan...

    Izena (*)

    Enpresa (*)

    (*) Pribatutasun politika onartzen dut

    (*) Bete beharreko eremua