Hiriko eta metropoliko garraio publikoan mugikortasun berriari ekiteko orainaldiko irakaspenak
Azken asteetan esan dugu jada: garraio publikoaren kudeaketa izan da Covid-19ak mugikortasunaren eta garraioaren sektorera ekarri duen puntu esanguratsuenetako bat.
Egungo egoerak eta azken bi hilabeteetan bizi izan dugunak eredu edo gida gisa balio behar digute etorkizunari begira hiri eta metropoliko garraio publikoaren kudeaketa diseinatzeko eta kontrolatzeko.
“Hiriko eta metropoliko garraio publikoan mugikortasun berriari ekiteko orainaldiko irakaspenak” izeneko webinarrean, errepide bidezko garraio-sarearen plangintzari begira erabakiak hartzeko beharrezkoak diren tresnak izatearen garrantzian sakondu nahi izan dugu. Ezin izan dugu saihestu hiri-mugikortasun iraunkorra sustatzen laguntzen duten alternatibak aztertzea, egoera bakoitzari erantzuna ematea ahalbidetuko duten metodologia garatuak edo garatzeke daudenak ahaztu gabe, noski.
Webinarra ezin izan bazenuen jarraitu, zerbait galdu bazenuen edo berriro ikusi nahi baduzu, jarraian haren grabazioa eta erabilitako aurkezpena aurkituko dituzu. Webinarrean hurrengoek parte hartu zuten: Sergio Barreña, mugikortasunean eta hiri-garraioan espezialista eta Ingarteken kide fundatzailea; Susana Alarcón, garraio-zerbitzuko ikuskapenetan espezialista eta Ingarteken kide fundatzailea; eta Carlos Cristóbal Pinto, garraio publikoan eta mugikortasun jasangarrian aditua.