Resumen de privacidad
Gure webguneak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu nabigazioaren erabilgarritasuna hobetzeko eta informazioa biltzeko. Cookie-ak ez dira erabiliko informazio pertsonala biltzeko. Ezaugarri hau onartzen baduzu, nabigaziorako funtsezkoak ez diren cookieak bakarrik instalatuko dira. Informazio gehiago aurkituko duzu gure [cookie_link].
Always Active
Las cookies necesarias son absolutamente esenciales para que el sitio web funcione correctamente. Estas cookies garantizan funcionalidades básicas y características de seguridad del sitio web, de forma anónima.
Las cookies analíticas se utilizan para comprender cómo interactúan los visitantes con el sitio web. Estas cookies ayudan a proporcionar información sobre métricas, el número de visitantes, la tasa de rebote, la fuente de tráfico, etc.
Las cookies publicitarias se utilizan para proporcionar a los visitantes anuncios y campañas de marketing relevantes.
Las cookies funcionales ayudan a realizar ciertas funcionalidades, como compartir el contenido del sitio web en plataformas de redes sociales, recopilar comentarios y otras funciones de terceros.

CITYTOOLS

Ikerketa eta garapena
cityTool_2_h

Ingartekek parte hartzen du CityTOOLS proiektuan, xede nagusitzat duena prototipo bat ikertzea, diseinatzea, garatzea eta ebaluatzea, kudeaketarako, informaziorako eta komunikaziorako plataforma sendoa, irekia, zeharkakoa eta eskalagarria lortzeko.

Helburua da plataformak nazioarteko, Europako eta nazioko estandar eta arautegi guztiak betetzea, Smart City kontzeptua munduko edozein hiri- eta lurralde-eredutan hedatzeko. Horretarako, garraioaren, hiri-mugikortasunaren eta lurralde-plangintzaren eremuetan zerbitzu eta aplikazio aurreratuak garatu eta zabaldu beharko dira, etorkizuneko Hiri Adimendunen Kontrol Zentroaren oinarria eraikitze aldera.

CityTOOLS plataforma teknologiko berriak ikerketa, ezagutza, jarrera eta osagai zientifiko-teknologikoen eta/edo berrikuntzako osagaien emaitzak bilduko ditu. Xedea da haren zabalkuntza bideragarri egitea eta etorkizuneko zerbitzu adimendun berriekin bateragarria eta elkarreragingarria izango dela bermatzea, ingurumenari, energiari, osasunari, segurtasunari, turismoari, gobernantzari eta beste hainbat alorri dagokienean. Lortu nahi dugu Euskadiko IKT industria aurrendaria izatea suspertzen ari den sektore batean: Smart City-ak, alegia.

I+G bultzatzeko Hazitek enpresa-programak sustatu du proiektua. Eusko Jaurlaritzak eta Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) batera finantzatutako programa honek “oinarritzat ditu EAEko enpresen sektorean eta Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren espezializazio-eremuetan Ikerketa Industrialeko edo Garapen Esperimentaleko Proiektu lehiakorrak eta estrategikoak burutzen laguntzeko diru-laguntza itzulezinak”.

Ideia edo proiekturen bat daukazu? Jarri gurekin harremanetan...