Ingartek Go Mobility azokan eta ITS Euskadiren IX. Kongresuan egongo da
Ingartek Go Mobility azokan egongo da mugikortasun jasangarria eta adimenduna sustatzen, azaroaren 27an eta 28an Ficoban, Irunen (Gipuzkoa). Azoka Europa hegoaldeko aktore publiko eta pribatu nagusien elkargunea izango da, non mugikortasun jasangarriaren eta adimenduaren beharrek eta erronkek beren konponbideak aurkitzen dituzten.
Gainera, hilaren 28an, Ficoban, ITS Euskadiren IX. Kongresua ere egingo da. Kongresua Euskadiko Mugikortasunaren eta Logistikaren Klusterrak antolatu du eta garraioaz arduratzen diren teknologia adimenduen berrikuntzara zuzenduta dago. Honakoan, mugikortasun garbiago baterako aurrerapenetan oinarrituko dira. Ingartekek mugikortasunaren kudeaketa berri baterako datuen iturri berriei buruzko hitzaldi bat emango du.
Go Mobilityk europa mailan mugikortasun jasangarriaren eta adimenduaren berrikuntzen eta aurrerapenen erakusleiho izan nahi du, eta mugikortasun jasangarriaren eta adimenduaren eragina eta aukerak hedatzeko helburua ere badu.
Go Mobilityn 70 enpresa baino gehiagok hartuko dute parte eta bere helburua, mugikortasun jasangarriaren zerbitzu berrietan nahasitako sektore ezberdinen arteko lotura erraztea da: automozioa, azpiegitura, energia, telekomunikazioak eta eraldaketa digitala.
Ildo honetan, Ingartekek Telefonia Mugikorra, Big Data eta Mugikortasunaren kontzeptuak elkartuko ditu. Ingartekeko kideek orain dauden eredu prediktiboak baino hobeak sortzea ahalbidetzen duten datuen iturri berriak erakutsiko dituzte, erabakiak hartzen laguntzen dutenak. Ingarteken etorkizuneko mugikortasun-eskaera aurreikusten dugu, aurretik gertatutakoa aztertuz.
Orain arte, mugikortasunari dagozkion abiapuntuko datuak urriak eta isolatuak eta inkesta garestietan oinarrituak izaten diren. Baina gaur egun, datuen iturri gehiago ditugu: Ticketing eta Ustiapenari Laguntzeko Sistemak, nahasitako nabigazio-sistemak eta telefonia mugikorraren datuak, zeintzuek tratatu beharreko datuen zati handi bat hartzen duten, baina informazio oparoagoa eta zehatzagoa ematen duten.
Big Datak bultzatzen duen aro berriak orain arte bizitako arazo asko konpontzen laguntzen duten datu ugari ematen ditu. Hau izango da bihar Carlos Balado eta Sergio Barreñak emango dituzten hitzaldietan jarraituko den haria.
Big Data eta mugikortasun jasangarriaren loturari buruz gehiago jakin nahi baduzu, etorri azokara eta honen berri izango duzu. Oraindik izena emateko garaiz zabiltza! Guk 2-21 standean itxarongo zaitugu. Ez hahaztu, Go Mobility azaroaren 27an eta 28an egingo da, Ficoban, Irunen.