Ingartek, bilatzen ari zaren hiri-mugikortasuneko enpresa
Hiri mugikortasunean espezializatutako enpresa baten bila zabiltza? Ingarteken “Adimena mugimenduan” eskaintzen dugu hiriei, haien administrazio publikoei eta herritarrei ematen dizkiegun irtenbide guztietan, horrela, garraioaren kudeaketa, zirkulazioa, mugikortasuna eta hiriko irisgarritasuna optimizatzeko.
Norentzat dira Ingarteken hiri-mugikortasunerako produktuak?
Gure produktuak, zerbitzuak eta irtenbideak Mugikortasuneko, Garraioko, Trafikoko, Azpiegituretako edo Hirigintzako Administrazio Publikora bideratuta daude bereziki. Ingeniaritzekin, emakidekin eta garraio-operadoreekin ere lan egiten dugu.
Gure bezeroen eskaria asetzera berariaz bideratutako zerbitzu-sorta zabala dugu, jarraian ikusiko duzunez.
Ingarteken zerbitzuak
Mugikortasunarekin lotutako zerbitzu ugari ditugu. Jarraian nagusiak zerrendatuko dizkizugu:
• Mugikortasuneko eta garraioko plan estrategikoak. Datuak aztertzen, interpretatzen eta planifikatzen ditugu, eta garraio publikoan zein pribatuan pertsonen eta salgaien mugikortasuna hobetzeko gomendioak ematen ditugu.
• Garraio-zerbitzuen ikuskapenak. Ikuskapenak egiten ditugu garraio publiko edo pribatuko operadoreetan indartu beharreko puntuak aurkitzeko.
• Mugikortasun eta trafiko azterketak. Mugikortasun plan bat sortu baino lehen, beharrezkoa da egungo egoera eta etorkizuneko agertoki posibleak ezagutzea. Aurretiko azterketak egiteaz arduratzen gara, eta emaitzetan oinarritutako estrategia bat lantzen dugu.
• Hiri-plangintza. Edozein hirigintza-planetan hiri-mugikortasuneko estrategia iraunkor eta eraginkor bat sartu behar da.
• Laguntza teknikoa eta garapen teknologikoa. Mugikortasuna ere teknologia berrietara egokitu behar da. Dena errazago eta eraginkorrago egiten duten programa eta aplikazio mugikorrak diseinatzen ditugu.
Ingarteken produktuak
Nahiz eta produktua bezeroak adierazten digunera egokitu ahal dugun, aurrez diseinatutako produktu batzuk ditugu, enpresa edo erakunde batek behar duen mugikortasun-irtenbidea izan daitezkeenak.
• Zendesk Adapt. Zerbitzua ematen duenaren eta bere bezeroaren arteko komunikazioa hobetzeko tresna elektronikoa.
• GTFSuite. Fitxategiak sortzeko aukera ematen duen sistema da, zure zerbitzuak Googleren ibilbide-planifikatzailean ager daitezen.
• EstiMat. Datu bolumen handiak prozesatzen dituen potentzia handiko tresna da, Jatorri/Helmuga matrizeak automatikoki kalkulatzeko.
• OptiMat. Lineaz kanpoko zerbitzuetan premia aldakorrak dituzten enpresentzako garraio-ibilbideak optimizatzen ditu.
• EfiMat. Gidari bakoitzaren gidatzeko moduari buruzko datuak denbora errealean ematen eta aztertzen ditu. Oinarrizkoa da aurreztu eta eraginkortasuna hobetu nahi duten enpresentzat.
Ikus dezakezunez, Ingarteken garraioa optimizatzeko diseinatutako zerbitzu eta produktu asko ditugu. Deitu eta aditu batek lagunduko dizu. Gure lana nola burutzen dugun eta zure kasurako gomendio onenak zeintzuk diren azalduko dizugu.