Garraioko Administrazio Publikoari aholkularitza ematea funtsezkoa izango da alternatiba jasangarriagoak bilatzeko

Garraioko Administrazio Publikoari aholkularitza ematea funtsezkoa izango da alternatiba jasangarriagoak bilatzeko

Garraioaren sektorea munduko energia kontsumitzailerik handiena eta karbono dioxidoaren igorlerik handiena da. Errealitate hori aldatzeko, gakoetako bat da mugikortasuneko adituek garraio arloko administrazio publikoari aholkularitza ematea.

Administrazio, enpresa edo garraio-aholkularitza ororen helburua da, hiri jasangarriagoak lortzea, egoerak agintzen duen behar bezalako hiri-garraioarekin. Gaur egun, garraioan erabiltzen den energia gehiena petroliotik eratorritako erregaietatik dator. Horrela, garraioak eragindako gas kutsatzaileen isurketak gero eta handiagoak dira hiri ertain eta handietan.

Hirietako kutsadura atmosferikoa osasun publikoko kontutzat hartu izan da, eta kutsadura hori murrizteko asmoz, administrazioak helburu horretara bideratutako erabakiak hartzen hasi dira.

Zer eginkizun dute mugikortasun eta garraio jasangarriko aholkulariek honetan guztian?

Ingarteken, diziplina anitzeko gure taldea, hainbat arlotako adituek osatua, trafiko-azterketak egiteaz arduratzen da, administrazioei konponbideak eta proposamen berriak emango dizkieten mugikortasun planak sortzeko.

Epe laburrean, hiriek garraio-sistema seguruak, irisgarriak eta jasangarriak izatea izango da helburua. Prozesu horretan, bide-segurtasuna hobetu beharko da, karbono-isuriak nabarmen murrizteko. Aldaketa horiekin, hiri inklusiboagoak eta jasangarriagoak lortuko dira, eta arreta berezia jarriko zaio arnasten den aireari. Halaber, garrantzitsua izango da hiriek berdegune zabalak eta ibilgailu motordunik gabeko guneak izatea.

Horregatik, Ingartekeko aholkulariek baliabideen erabilera eraginkorra sustatuko duten planak proposatzen dizkiete administrazio publikoei, klima-aldaketa ahal den neurrian baretzeko.

Zein dira hiri-garraioaren alternatiba jasangarrienak?

Europako iparraldeko hiriak dira gaur egun mugikortasun iraunkorraren adibiderik hurbilena. Bizikleta partikularraren edo publikoaren erabilera oso errealitate sendoa eta iraunkorra da Amsterdam edo Kopenhage bezalako hiriburuetan. Patinete elektrikoak ere alternatiba jasangarria dira, elektrizitatearekin kargatzen direnez, ez baitute atmosfera kutsatzen.

Baina helburua pertsona asko aldi berean mugitzea bada, garraio publikoa da aukerarik onena; gainera, gero eta hiri gehiagok aukeratzen dute garraio publiko elektrikoa. Eta, azkenik, auto elektrikoak daude, auto-ilarei aurre egiten laguntzen ez duten arren, ibilgailu propioa eduki nahi dutenentzat aukerarik jasangarriena direnak.

Zure hirian edo udalerrian mugikortasun jasangarriko plan bat aplikatu nahi baduzu, Ingarteken lagun zaitzakegu. Gurekin harremanetan jar zaitezke info@ingartek.com helbidera mezu bat bidaliz edo gure webguneko galdetegia betez. Zure eskaera jasotzen dugunean, zurekin harremanetan jarriko gara, zure hirirako edo udalerrirako planik onena garatzen laguntzeko.



Ideia edo proiekturen bat daukazu? Jarri gurekin harremanetan...

    Izena (*)

    Enpresa (*)

    (*) Pribatutasun politika onartzen dut

    (*) Bete beharreko eremua