Hiri mugikortasun iraunkorreko aditu baten laguntza behar duzu?
Azken hamarkadetan, aldaketa sozial, ekonomiko eta teknologikoak gertatu dira, eta horiek, agerian utzi dute administrazio publikoek hiri-mugikortasun iraunkorrean aditua den pertsona edo enpresa baten beharra dutela. Pertsona edo enpresa hori arduratuko da mugikortasunaren arloko gune baten egoerari buruzko diagnostikoa egiteaz eta mugikortasun iraunkorreko planak diseinatu eta egiteaz.
Garraio publiko kolektiboaren mugikortasuna
Mugikortasun planaren helburua da mugikortasun orokorra hobetzea eta, batez ere, ibilgailu pribatua erabiltzeko beharra murriztea. Horretarako, garrantzitsua izango da garraio publiko kolektiboaren, oinezkoen eta bizikletaren mugikortasun-baldintzak optimizatzeko bideak aztertzea.
Lantokien eta ohiko etxebizitzen arteko distantziaren ondorioz, gaur egun nahi den hiri-mugikortasun iraunkorra errealitatetik aldentzen da: trafikoaren intentsitatea puntako orduan, emisioen ondoriozko kutsadura, kutsadura akustikoa, denbora galtzea… Horrez gain, hiri-hedapen gero eta handiagoaren ondorioz, norberaren ibilgailuarekiko mendekotasuna areagotuz joan da.
Bizi garen gizartean, ibilgailu pribatua lehentasunezko garraiobidea da, eta horrek espazioaren okupazio handia, energia-kontsumo izugarria eta hirietan kutsadura-maila arriskutsuak eragiten ditu. Garraioaren administrazio publiko ororen helburua da ekonomia modernoan hain ohikoak diren hiri-irisgarritasuneko arazo horiei irtenbidea ematea. Gaur egungo konfigurazioak eragiten ditu ingurumen-, gizarte- eta energia-jasangarritasuneko arazko gehienak.
Horregatik, beharrezkoa da mugikortasun planetan esku hartzea, joera horiek aldatzeko, garraio publikoa edo motorrik gabeko beste garraio mota batzuk bilatuz. Gainera, hiriak diseinatzerakoan, gero eta garrantzi handiagoa ematen zaie oinezkoei, txirrindulariei eta garraio sistemen intermodalitateari.
Mugikortasun azterketa bat zure neurrira
Ingarteken diziplina anitzeko talde bat dugu, trafiko- eta mugikortasun-ingeniaritzan espezializatua. Adituen taldea arduratzen da datu eztabaidaezinak lortzeko beharrezkoak diren azterketak egiteaz; era berean, inkestak edo egungo eskarien azterketak egiten dituzte.
Lortutako informazioarekin, eskatzailearen beharretara egokitutako mugikortasun plan bat sortzen dute, mugikortasun-eredu desberdinekin, inpaktu-azterketekin eta simulazioekin. Azken helburu gisa, irisgarritasun unibertsala, hiri-berroneratzea eta espazio publikoen kalitatea daude.
Ingarteken garatu ditugun proiektuetako batzuk kontsulta ditzakezu gure webguneko proiektuen atalean.