Ospatu gurekin ingarteken 10. Urteurrena
Orain dela aste batzuk esan genuen: Ingarteken ospakizunetan gaude! Hamarkada bat bete dugu, zuekin guztiekin ospatu nahi dugu eta mugikortasunaren esparruan baino ezin genuen egin.
Ingarteketik ekitaldi bat antolatzen ari gara gure 10. urteurrena dela eta, eta zu ere gonbidatuta zaude. Azaroaren 7an, osteguna, izango da Bilboko Euskalduna Jauregian (5H Terraza aretoan), 11:00etatik aurrera. ¡Ospatu gurekin Ingarteken 10. urteurrena!
Mugikortasunari buruzko azken joerak
Ekitaldia bi zatitan banatuko da, eta lanaldi erdiko iraupena izango du; bertan, aditu profesionalen eskutik, mugikortasunari buruzko azken joerak ezagutu eta eztabaidatu ahal izango ditugu; izan ere, arlo horretan iraunkortasunak gero eta pisu handiagoa du.
Hau da ekitaldiaren egitaraua:
11:00-13:00 Mugikortasunari buruzko esperientziak hiri handietan. Hizlariak:
- Ignacio Uría.
Madrilgo EMTren proiektu eta azpiegitura teknologikoen arloko burua. - Luis Cerdá.
Bartzelonako Udaleko Mugikortasuna Kudeatzeko Saileko zuzendaria. - Carlos Cristóbal.
Madrilgo Garraio Partzuergoko Plangintzako eta Kanpo Harremanetarako zuzendari ohia. Gaur egun, aholkularia da Munduko Bankua edo UITP bezalako erakundeentzat.
13:00-14:00 Lunch
Bertaratuko zarela baieztatu baduzu, azaroaren 7an zure zain izango gaituzu Bilboko Euskalduna Jauregian. Eta oraindik zalantzan bazaude… animatu eta ospatu gurekin Ingarteken 10. urteurrena!
Asistentzia baieztatu
Ekitaldira joateko, zure posta elektrikoan jasoko duzun mezuan asistentzia baieztatu besterik ez duzu egin behar. Eta ez baduzu mezua jaso, idatziguzu eta gonbidapena helaraziko dizugu.
Ez galdu hiri-mugikortasun iraunkorrari buruzko adituen esperientziak zuzenean ezagutu eta entzuteko aukera. Halaber, sakonago ezagutu ahal izango duzu zer proiektutan egiten dugun lan, zer tresnekin eta gure taldea zein den.
Ingarteken mugikortasunari buruzko datuak informazio bihurtzen ditugu, bezeroari gastuak eta arazoak murrizten eta haren negozioa optimizatzen laguntzeko. Horretarako, eredu matematikoak, soziologia, teknologia eta ingeniaritza bateratzen ditugu. Zuzeneko bideak erabiltzen ditugu bezeroarengana eraginkortasunez iristeko eta merkatuko zerbitzurik onenak eskaintzeko.
Badakizu zerk egiten gaituen desberdin?
Hiri, hiritar eta administrazio publikoei laguntzen diegu mugikortasunarekin, garraioarekin eta hiri-eremuetako irisgarritasunarekin pozik egon daitezen. Garraioa eta mugikortasuna denboraren eta kostuaren aldetik eraginkorrak eta iraunkorrak izan daitezen lortu nahi dugu.
Eta horrek gure helburua izaten jarraituko du. Zuekin batera lortu nahi dugun helburua. Bezeroak eta kolaboratzaileak Ingarteken funtsezko zutabeak zarete, beraz, guretzat hain berezia den efemeride honetan ere kontuan hartu nahi izan zaituztegu.