Bezeroa
Arabako Bideak-Vías de Álava, S.A., Arabat, Arabako Foru Aldundiaren Herrilan eta Garraio Sailaren mendeko sozietate bat da, eta Arabako Lurralde Historikoan Vitoria-Gasteiz-Eibar autobidearen mantentze, ustiapen eta segurtasun lanak bermatzea du xede.
Proiektua
Trafikoko azterketa honen xedea ibilgailuek AP-1 errepidean, Arabako tartean, zer nolako bilakaera izango duten aurreikustea da.
Helburuak
AP-1 errepidearen tarte horretako mugikortasunaren bilakaera ezagutzea, diru-sarreren bilakaera eta horiek aldagai sozioekonomikoekin duten lotura balioesteko.
Arazoa
Datozen urteetan AP-1 errepideak izango duen eskaera ezagutzea, sarean aurreikusitako aldaketak aintzat hartuta.
AP-1 errepidea 2009an ireki zen, eta, pixkanaka, haren eskaera egonkortzen joan da. 2012ko krisi-ekonomikoak, ordea, ondorio negatiboak izan zituen haren jardueran, eta horrek atzerakuntza eragiten du beti mugikortasunean. 2013tik aurrera, trafikoaren suspertzea antzematen hasi zen, krisia atzean uzten ari zenaren seinale.
Irtenbidea
Arabatentzat eskaera-eredu espezifiko bat sortzea, eskaeran eragingo duten faktore guztien bilakaera aintzat hartuz: bidesari berriak, errepide berriak…
Azpiegituraren aldaketa hori aztertzeko urrats hauek eman dira:
Azterketa horiek egiteko INGARTEKen mugikortasuneko eta trafiko-esleipeneko iragarpen-eredua erabili da.
Tresnak
INGARTEKek EMME esleipen-softwarearekin modelizatutako errepide-sarea du. EAEren errepide-sarean fluxuen banaketa kalkulatzeko erabili da, eta, horri esker, trafikoen banaketa ezagutu ahal izan dugu.
Ap-1 eta N1 errepideetako erabiltzaileen ezaugarriak ezagutzeko helburuarekin, hainbat galdeketa egin ziren. Galdeketa horiek ibilgailu astunen bidesariarekiko dagoen sentikortasuna ezagutzeko balio izan dute.
Onurak