Bezeroa
Proiektua
Proiektuak Bizkaibusen sarearen plangintza aztertzeko beharrari erantzuten dio, Bizkaibus sarea Bizkaiko mugikortasun-eskaerari zenbateraino egokitzen zaion egiaztatzeko, emakida berriak martxan jarri eta bi urtera.
2014an, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaibusen bost emakida berri onartu eta martxan jarri zituen. Garraio publikoak orokorrean eta zehazki, Bizkaibusen zerbitzuak gizartearen aldaketetara egokitu behar dira etengabean.
Helburuak
Arazoa
Bizkaibusen zerbitzua hobetzeko bektoreak ezagutzea, emakiden sistema berria martxan jarri eta gero.
Bizkaibus sarearen plangintza diagnostikatzeko, aintzat hartu dira Bizkaibusen sarearen eskaintzari buruzko datuak eta estatistikak eta Bizkaiko garraio-sarea.
Datuak lortzeko,hainbat adierazle aztertu dira, besteak beste: bidaiak eguneko, maiztasuna, linea bakoitzaren luzera, geraleku kopurua, geraldien arteko distantzia (gutxienekoak, gehienezkoa eta batezbestekoak) bidaia-denborak, abiadura komertziala…
Beste gako bat eskaintza eskualdeka aztertzea izan da. Udalerri bakoitzaren eskaintza eta eskualdeen arteko harremanak aztertu dira.
Irtenbidea
Bizkaibusen sarearen azterketa egitea, lurraldearen, espazioaren, aldagai soziodemografikoen eta ekonomikoen eta monetika-datuen Big Data analisien bidez.
Udalerriak biztanle kopuruaren arabera multzokatuz, zenbait adierazle kalkulatzen ditugu, eta, horren bidez, Bizkaibus zerbitzuaren irudi orokorra eskuratu. Adierazleak erkatzean, zerbitzuaren eskaintzan desorekak dauden ikus dezakegu.
Bidaia bakoitzeko biztanle kopuruari buruzko adierazlearen bitartez, udalerri bakoitzeko bidaia kopurua udalerriko biztanleriarekin erkatu daiteke: zenbat eta emaitza txikiagoa izan, are handiagoa izango da udalerriaren eskaintza.
Bizkaibusen eskaintza kuantifikatzeko eta baloratzeko adierazleak zehaztu dira, ikusteko zein zonak duen balio jakin batetik beherako eskaintza. Adierazle horiek oinarri hartuta, linea bakoitza lau kategoriatan katalogatu da.
Linea bakoitzaren ezaugarriak zehaztu ondoren, udalerri bakoitzaren eskaintza ezarri da, bertatik igarotzen diren lineak aintzat hartuta.
Onurak