Resumen de privacidad
Gure webguneak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu nabigazioaren erabilgarritasuna hobetzeko eta informazioa biltzeko. Cookie-ak ez dira erabiliko informazio pertsonala biltzeko. Ezaugarri hau onartzen baduzu, nabigaziorako funtsezkoak ez diren cookieak bakarrik instalatuko dira. Informazio gehiago aurkituko duzu gure [cookie_link].
Always Active
Las cookies necesarias son absolutamente esenciales para que el sitio web funcione correctamente. Estas cookies garantizan funcionalidades básicas y características de seguridad del sitio web, de forma anónima.
Las cookies analíticas se utilizan para comprender cómo interactúan los visitantes con el sitio web. Estas cookies ayudan a proporcionar información sobre métricas, el número de visitantes, la tasa de rebote, la fuente de tráfico, etc.
Las cookies publicitarias se utilizan para proporcionar a los visitantes anuncios y campañas de marketing relevantes.
Las cookies funcionales ayudan a realizar ciertas funcionalidades, como compartir el contenido del sitio web en plataformas de redes sociales, recopilar comentarios y otras funciones de terceros.

Bizkaibusentzat GTFSak egitea

Aurkezpena

Bezeroa

Gobierno Vasco

Eusko Jaurlaritza. EAEn administrazio autonomikoa zuzentzen duen eta botere betearazlea duen erakundea.

Proiektua

Bizkaibusen GTFSak  sortzea Moveuskadirentzat. Bizkaibus Bizkaiko bidaiarien hiriarteko garraio-zerbitzua da. Moveuskadi, ostera, Euskadiko garraio publikoko sarean ibilbide- planifikatzaile bat da: ordutegiak, geldialdiak, denbora, kostua…

Helburuak

Moveuskadi bidaia-planifikatzailearentzat  Bizkaibusen ibilbideak sortzeko sistema bat asmatzea. Moveuskadik Googleren estandarrekin funtzionatzen du.

Egindako lana

Arazoa

Bizkaibusen mugikortasun-zerbitzuari buruzko Googleren artxibo estandarrik ez dagoenez (GTFS), Eusko Jaurlaritzaren ibilbide-planifikatzaileak (Moveuskadi) bere erabiltzaileei ezin die joan-etorriak egiteko Bizkaibus hartzeko aukera eskaini.

Ingartek SAEren datu-basean sartu da, eta GTFS artxiboak era automatizatuan eskuratzeko  bihurketa-prozedurak eraman ditu aurrera. Horri esker, astero Moveuskadira eta Google Mapsera datuak bidaltzea ahalbidetzen duen egitura egonkor bat eraiki ahal izan da.

Irtenbidea

Beharrezko GTFS artxiboak automatikoki sortzen dituen sistema bat asmatzea.

Ingartekek garatu duen prozesuak SAEren datu base bat erabiltzen du egutegi zehatz baterako GTFSak sortzeko. Ingartekek sortutako GTFS fitxategira 122 ibilbide, 2.612 geraldi, batez beste 11.131 bidaia/eguneko eta 358 shape (linea bakoitzak hainbat azpilinea eduki ditzake) igo dira.

Ingartekek garatu duen prozesua feed-ak aldian aldian sortzeko programatutako eginkizun bezala eratu da.

Behin feed-a modu automatikoan sortutakoan, datuak datu base kartografiko batera bideratzen ditu, zehaztu diren zuzenketak eskuz egin ahal izateko. Datu base horrek Postgresql eta PostGIS motorra erabiltzen du. Behin feed-ak sortzen amaitutakoan zerbitzaria arduratzen da horiek transmititzeaz.

Tresnak

Googleren planifikatzailearentzat ibilbideak sortzeko sistema. Googleren estandarretan garraio-zerbitzuko ibilbideak sortzea, haren bidaia-planifikatzaileetan zerbitzu horiek ager daitezen. Ikusgarritasuna (zure lineak modu erraz eta merkean argitaratuta eta eguneratuta), kontrola (informazio fidagarria eta zuk kontrolatutakoa) eta erabiltzaileen asebetetzea lortu nahi dira.

Onurak

  • GTFS artxiboak automatikoki sortzea.
  • GTFSak sortzeko eskuzko sistema garestiak alde batera uztea.
  • SAEtik zuzenean informazioa jasotzea.
  • Datuak batetik bestera eramatean giza akatsak mugatzea.
  • Sistemarik ekonomikoena.
  • Informazio gaurkotua, artxiboak aldian behin sortzeko programazioa.

Proiektuaren irudi-galeria

GtfSuite Aplicaciones Ingartek

Ideia edo proiekturen bat daukazu? Jarri gurekin harremanetan...