Bezeroa
TUVISA da Gasteizen hiri-autobusen garraioa kudeatzeko xedea duen udal enpresa.
Proiektua
Tuvisaren L1 eta L8 lerroen jatorri-helmuga matrizeak zehaztea.
Helburuak
Autobusera igo eta handik jaisten diren erabiltzaileen inguruko azterketa egitea, Tuvisaren L1 eta L8 lineen jatorri-helmuga matrizeak ezagutu ahal izateko.
Lortu den informaziotik abiatuta, linea eta espedizio bakoitzeko matrizeak zehaztu dira, eta baita kargen profilak ere, eta erabiltzaileen jatorriak eta azken helmugak aztertu dira.
Arazoa
Tuvisa bere lineetako bitan, L1 eta L8 aldaketak egiteko aukera ari zen aztertzen. Bi linea zirkular ziren, arautzeko bi geltokirekin, eta aldaketentzat hainbat aukera ari ziren aztertzen. Erabaki bat hartu ahal izateko, jatorriak eta helmugak aztertu behar ziren, erabiltzaileak non igo eta non jaisten diren ikusteko.
Konponbidea
Aztertutako lineen erabiltzaileei inkestak egitea, jatorria eta helmuga bilduta, eta baita erabiltzaileen ezaugarriak, zerbitzuaren balorazioa eta bidaiaren ezaugarriak ere. Datu horietatik abiatuta, azterketaren xede diren Jatorri-helmuga matrizeak egin dira.
Erremintak
Onurak