Resumen de privacidad
Gure webguneak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu nabigazioaren erabilgarritasuna hobetzeko eta informazioa biltzeko. Cookie-ak ez dira erabiliko informazio pertsonala biltzeko. Ezaugarri hau onartzen baduzu, nabigaziorako funtsezkoak ez diren cookieak bakarrik instalatuko dira. Informazio gehiago aurkituko duzu gure [cookie_link].
Always Active
Las cookies necesarias son absolutamente esenciales para que el sitio web funcione correctamente. Estas cookies garantizan funcionalidades básicas y características de seguridad del sitio web, de forma anónima.
Las cookies analíticas se utilizan para comprender cómo interactúan los visitantes con el sitio web. Estas cookies ayudan a proporcionar información sobre métricas, el número de visitantes, la tasa de rebote, la fuente de tráfico, etc.
Las cookies publicitarias se utilizan para proporcionar a los visitantes anuncios y campañas de marketing relevantes.
Las cookies funcionales ayudan a realizar ciertas funcionalidades, como compartir el contenido del sitio web en plataformas de redes sociales, recopilar comentarios y otras funciones de terceros.

EHUren mugikortasun jasangarriko eta seguruko planerako diagnosia

Aurkezpena

Bezeroa

logo upv_ehu

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) Euskal Herriko Unibertsitate publikoa da.

Proiektua

Egungo mugikortasunaren diagnosia egitea UPV/EHU osatzen duten arlo desberdinak bereiziz.

Helburuak

Azterketa honen helburu nagusia UPV/EHUren mugikortasun egoeraren diagnosia egitea izan da, UPV/EHUren Mugikortasun-planaren oinarri gisa erabiltzeko eta epe ertain edo luzean erabakiak hartzeko. Diagnosia DAFO formatuan aurkeztu da.

Helburu nagusi horrez gain, azterketa honek hurrengo helburu zehatzak ere izan ditu:

  • Campus eta arlo bakoitzari lotutako mugikortasun patroiak identifikatzea eta baita haien arteko aldeak ere.
  • Unibertsitate-komunitateko talde bakoitzari lotutako mugikortasun patroiak eta haien arteko aldeak identifikatzea.
  • Campus eta unibertsitateko arlo desberdinetako garraio moduen eskaintzak eta eskaerak alderatzea.
  • Egungo mugikortasun patroiak aldatzeko kausak eta aurretiko joera zehaztea.

Desplazamendu horiek klima aldaketan duten inpaktuaren magnitudea kalkulatzea karbono dioxidoko isurpen terminoetan (CO2).

Egindako lana

Arazoa

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), mugikortasun jasangarria sustatzen duen hainbat ekintza eta proiektu gauzatu baditu ere, egun ez du Mugikortasun Planik. UPV/EHUk mugikortasun plana egiteko arrazoia Unibertsitateak ingurumenarekiko hartu duen konpromisoa da, eta araudiak hura egitera behartzen duela ere.

178/2015 Dekretuak, abenduaren 22koa, Eusko Jaurlaritzarena zehazten du 100 pertsonatik gorako ikastetxeek nahitaez egin behar dutela Mugikortasun Plana. Mugikortasun Plana egiteko aurretik UPV/EHU osoaren diagnosia egin beharra dago.

Konponbidea

Diagnosia ikastetxeetara sartzeko mugikortasun sistemaren diagnosia egitean datza, eta hurrengo atalak ditu:

  • Eskaintzaren analisia: mugikortasuna errazteko azpiegituren eta zerbitzuen multzoa, UPV/EHUrantz eta hartatik abiatuta, hau da, oinezkoen eta txirrindularien sareak, garraio publikoko sareak eta zerbitzuak, etab.
  • Unibertsitateko komunitatea osatzen duren pertsonen eskaeraren analisia: garraioena, haren ezaugarri intrintseko, espazial eta mugikortasunekoak.
  • UPV/EHUren mugikortasun sistemaren kanpoko ezaugarriak: mugikortasun sistemaren funtzionamenduak, azpiegiturek eta haien erabilerek ingurumenean eta biztanlerian dituzten ondorioak.

Erremintak

  • Aldez aurreko informazio erabilgarriaren bilketa eta analisia
  • Unibertsitateko biztanleriari inkesta
  • GIS
  • Geokokapeneko moduluak
  • CO2 isurpenak kalkulatzeko erreminta

Onurak

  • Unibertsitateko eremu bakoitzaren indarguneen eta ahulguneen identifikazioa
  • Mugikortasun ereduen identifikazioa
  • Unibertsitateko biztanleriaren iritzia eta motibazioak ezagutzea desplazamenduen inguruan
  • Beste ikastetxeetara sarbidea ematen duten eskaerak eta eskaintzak ezagutzea

Proiektuaren irudi-bilduma

Ideia edo proiekturen bat daukazu? Jarri gurekin harremanetan...