Aurkezpena
Aurkezpena
Bezeroa
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bide Azpiegituren Saila.
Proiektua
Astigarragan AP-8ren garraio integraleko zentro baten bideragarritasun ekonomikoaren azterketa.
Helburuak
Astigarragan diseinatu den CITaren azterketa ekonomikoa egitea, planteatutako hainbat agertoki kontuan hartuta; horrez gain, eskaera, hainbat alderdi finantzazio, pareko zentroen ezaugarriak eta abar kontuan hartuta.
Egindako lana
Arazoa
Gipuzkoako errepideak Iberiar Penintsularen eta Europaren arteko lotura-errepide nagusienetako bat dira eta, ondorioz, trafiko intentsitate handia dute. Ibilgailu astunak dira trafiko gehien sortzen dutenak.
Frantzian debekatuta dute kamioiek zenbait egunetan eta zenbait ordutan ibiltzea eta, hortaz, muga sarri parking inprobisatu bihurtzen da, eta auto-ilara luzeak sortzen dira.
Horrek guztiak erakusten digu beharrezkoa dela kamioi gidarientzako aparkatzeko gune bat sortzea, mugatik gertu, zeinak erosotasun eta segurtasun baldintza egokiak eskaini beharko dituen.
Gabezia horretan, 2011n, ibilgailu astunentzat 584 plaza egin ziren, eta ia 13.000m2-ko eremua orotariko zerbitzuekin.
2012an, egokitzat eman zen proiektu horren neurriak aldatzea, kostua murrizteko eta garraio astun profesionalen zerbitzuari soilik eskaintzeko. 2014an proiektua esleitu zen, non aparkaleku-eremu bat zehaztu zen garraio astuneko ibilgailuentzat, eta baita hainbat instalazio: komunak, tailerrak, etab.
Konponbidea
Garraio zentroaren errentagarritasuna aztertzeko, bideragarritasun azterketa egin da.
Beharrei modu optimoan erantzuteko Garraiorako Zentro Integral bat (CTI) diseinatzeko helburuarekin, europar korridoreetan antzerako ezaugarriak dituzten beste zona edo eremu batzuk aztertu dira, bai autonomia erkidegoan, bai Estatu mailan, bai Europan; errepidezko garraioarentzako aparkalekuen inguruko europar proiektuak ere aztertu dira, halako instalazioentzako araudiaz gain.
Azpiegitura baten bideragarritasuna ezagutzeko ezinbestekoa da espero den eskaera ezagutzea. Eskaeraren azterketa orok informazio guztiaren analisia eskatzen du, eta hura osatuko duten datuak hartzea ere. Eskaeraren ikerketa aprobetxatuz, garraio sektorearen beharrak bildu dira bideragarritasun azterketan eta azpiegituraren diseinuan sartzeko. Eskaeraren azterketatik eta CITaren beharrak zehaztetik abiatuta, konplexuaren neurriak zehazten dira funtzionaltasunari dagokionez.
Bideragarritasun ekonomiko finantzarioaren azterketa egiteko, EBren diru-laguntzak eta hainbat kudeaketa-eredu aztertu ditu. Kostu-irabazi analisi bat egin da, zeinetatik abiatuta kudeaketa eredu bat proposatu den. Eredu horretan kontuan hartu dira antzerako zentroetan identifikatutako praktika onenak eta baita Gipuzkoako Foru Aldundiaren premisak ere.
Bideragarritasun azterketa CIT ezaugarriak zehaztuko dituen oinarrizko aldagaien arriskuaren analisiarekin osatzen da.
Onurak
Proiektuaren irudi-bilduma