Bezeroa
Grupo Acha Movilidad Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaibusen (Bizkaiko errepideko udalerrien arteko garraio zerbitzua) operadorea da.
Proiektua
Proiektu honek gidatzearen efizientzia denbora errealean baloratzeko garapenaren eskaerari erantzuten dio. Gidatze efizienteari zuzendutako erreminta honek autobusak monitorizatzea ahalbidetuko die trafiko eta tailerreko departamentuei.
Helburuak
Proiektu honen helburua gidatzeko sistema efizientea ebaluatzea da, gidatzearen efizientzia neurtuz, eta baita autobusen monitorizazio telemetrikoa denbora errealean egitea ere.
Arazoa
Erreminta hau inplementatu aurretik, ez da daturik denbora errealean jasotzen gidarien gidatze efizientearen inguruan, ezta ibilgailuaren egoeraren inguruan ere.
Konponbidea
EFIMAT erremintaren garapena, ibilgailutik jasotako telemetria datuak irakurtzeko ahalmenarekin. Logika difusoko algoritmo baten bitartez, gidatze efizientzia ere zehazten da.
EFIMAT bitartez lortutako datuetatik abiatuta, gidariak autoan txertatutako tabletan ikusi ahal izango du algoritmoaren emaitza, eta gidatzeko modua efizienteago izan dadin alda dezake.
Bestetik, telemetria datuak eta tabletatik lortutako GPS kokapenak Dashboard batean bistaratzen dira trafiko eta tailer departamentuek monitorizatzeko.
Halaber, telemetriako eta GPSko datuak PostgreSQLn biltzen dira Amazon RDSn, ondoren aztertuak izateko.
Lortutako datu guztiak gidatze efizientera egongo dira zuzenduta.
Erremintak
Programazioko hizkuntzak erabiltzen dira, besteak beste Java edo Python, hainbat laneko esparru ezagunez gain, Spring Boot adibidez. Logika difusoko algoritmoaren inplementazioari dagokionez, Pablo Cingolaniren jFuzzyLogic liburutegia erabili da. Gainera, Amazon Web Services-en teknologiak eta PostgreSQL edo HSQLDB Datu-baseak erabili dira.
Onurak