Zer eginkizun du trenbideak hiri-mugikortasun jasangarrian?

Zer eginkizun du trenbideak hiri-mugikortasun jasangarrian?

Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Garraio eta Gizartearen Katedrak eta Valentziako Generalitateak antolatutako konferentzien artean, trenbideak hiri-mugikortasun jasangarrian duen zeregina aztertuko da.

Konferentzia hori 2021eko urriaren 28an, ostegunean, egingo da, eta bertan, Ingartekeko bide, ubide eta portuetako ingeniaria den Udane Ansak hartuko du parte. Ansak Donostiako trenbide saihesbideari buruz Ingartekek egindako proiektua azalduko die bertaratutakoei.

Ansaren hitzaldia Espainiako hiri trenbide plangintzari buruzko mahai-inguruaren barruan dago, eta Ansarekin batera, hurrengoek parte hartuko dute mahai-inguruan: Txema Torner, Valentziako Generalitateko Mugikortasun Zerbitzuko burua; Juan Herrera, Andaluziako Juntako proiektu-burua; eta David Moncholí, Mugikortasuneko eta Garraioko zuzendaria IDOM Consulting-en.

Jardunaldia online jarraitu ahal izango da hurrengo helbidean: jornada.transporteysociedad.es.

Esperientzia handia hiri-mugikortasun jasangarrian

Ingarteken esperientzia handia dugu hiri-mugikortasun iraunkorrarekin lotutako proiektuetan. Mugikortasuneko eta garraioko plan estrategikoak egiten ditugu, baita mugikortasun eta trafiko azterketak ere; horretarako, hainbat sistematika eta metodologia ditugu.

Atsegin handiz azalduko dugu gure esperientzia arlo honetan, Udane Ansa gure lankidearen eskutik. Eskerrik asko antolatzaileei eta gainerako hizlari eta parte-hartzaileei Ingartekengan konfiantza izateagatik.



Ideia edo proiekturen bat daukazu? Jarri gurekin harremanetan...

    Izena (*)

    Enpresa (*)

    (*) Pribatutasun politika onartzen dut

    (*) Bete beharreko eremua