Trafikoko administrazio publiko dinamikoagoa

Trafikoko administrazio publiko dinamikoagoa

Trafikoko administrazio publiko batetik espero den gauzetako bat dinamikoa izatea da. Belaunaldi aldaketek, kontzientziazioak edo hiri bizien eskakizunek eragindako mugikortasun modu berriek eskatzen dituzten aldaketetara egokitzen jakin behar du. Zeintzuk dira behar horietako batzuk eta nola egin ahal zaie aurre?

Trafikoko administrazio publikoaren erronkak

Trafikoko administrazio publikoak hainbat erronka ditu, eta horiei eraginkortasunez aurre egiteko nolabaiteko dinamismoa behar du. Hauek dira erronka horietako batzuk: oinezkoen mugikortasuna erraztea, auto-ilarak saihestea, kutsadura murriztea eta segurtasuna hobetzea.

Oinezkoa da garrantzitsuena

Gaur egun, hirietako lehentasuna oinezkoa da. Erronka hiriko irisgarritasuna erraztea da, hiritarrak oinez joatea erabaki dezan. Autoa, gero eta gehiago, soilik herriz kanpoko joan-etorrietarako erabiltzen den garraiobidea baino ez da.

Auto-ilararik ez

Hiriguneko eta inguruetako bideetan auto-ilarak murriztea ere beharrezkoa da. Hiri-plangintza on batek hiritarren osasuna hobetzen du eta denbora galtzea saihesten du.

Kutsadura mugatzea

Kutsadura arazo bat da, baita hiri txiki edo ertainetan ere. Gero eta garrantzitsuagoa da hiri-mugikortasun jasangarria aurkitzea, airearen garbitasuna eta zarata gutxitzea bermatzeko irtenbideak emango dituena.

Segurtasuna hobetzea

Hiri handien eta herri txikien beste helburuetako bat da istripuak saihestea, bereziki ahulenak diren horienak, hala nola oinezkoak eta txirrindulariak.

Hiriko trafikoa murrizteko eta kudeatzeko irtenbideak

Mugikortasunaren eta garraioaren ingeniaritzan aditua den aholkularitza bat edukitzea da lehen aipatutako helburuak lortzeko modurik onena. Haiek arduratzen dira trafikoaren azterketa osoa egiteaz, aukerak aztertzeaz eta inguruko beharretara egokitutako plan bat aurkezteaz. Irtenbideen artean, honako hauek sar daitezke:

  • Kaleak oinezkoentzat bihurtzea. Oinezkoei lehentasuna emateko eta ibilgailuen zirkulazioa murrizteko hainbat modu daude. Oinezkoentzako hiri-espazio bat sortzeko, trafikoa moztu daiteke zuzenean, ordutegi-mugak ezarri edo bideak harriztatu.
  • Lur-eremua birplanteatzea. Hiri-plangintza berriari esker, ibilgailuen zirkulazioa handitu edo murriztu ahal izango da, beharrezkoa den heinean. Semaforoak kentzea eta biribilguneekin ordezkatzea ere plantea daiteke.
  • Garraio publiko eta alternatiboa. Garraio publikoko lineak areagotzeak, oinezkoen lehentasuna eta bizikletaren erabilera sustatzeak eta ibilgailu kutsatzaileak mugatzeak kutsadurari aurre egiten lagunduko dute. Hiriko trafikoari buruzko ikerketa batek neurri horiek ezartzeko aukerak erakutsiko ditu.
  • Segurtasun handiagorako mugak. Trafikoko azterketetan abiadura murrizteko neurriak ere sartzen dira, hala nola pasabide goratuak edo bide-seinaleak jartzea. Horiek, kontzientziazio-kanpainekin batera, ezbeharrak nabarmen murriztu ditzakete.
  • Trafikoa desbideratzea. Kasu batzuetan, trafiko-dentsitateari buruzko azterketa egin ondoren, ibilgailuak beste kale batzuetatik desbideratzea edo zuzenean bide-zatiak lurperatzea erabaki da. Horrela, mugikortasuna hobetzea, ingurumen- eta soinu-kutsadura murriztea eta oinezkoentzako espazioak sortzea lortu da.

Trafikoko administrazio publikoaren bideragarritasuna eta dinamismoa hiri handiek dituzten erronkak aurreikusi, aztertu eta konpontzeko gai den kudeatzaile bat kontratatzearen mende dago. Ingarteken esperientzia handia dugu, bai eta eta helburu horiek lortzeko tresnak ere.

 



Ideia edo proiekturen bat daukazu? Jarri gurekin harremanetan...

    Izena (*)

    Enpresa (*)

    (*) Pribatutasun politika onartzen dut

    (*) Bete beharreko eremua