Zer da hiri-mugikortasun jasangarria?
Egungo gizartearen erronka handienetako bat gehiegizko ibilgailuek hiri barruko eta hiri inguruko bideetan eragiten duten inpaktua murriztea da. Europako herrialde askok egunero egiten diete aurre trafiko masiboak eragiten dituen auto-ilarei, kutsadurari eta galera ekonomikoei. Herritarrek ere pairatzen dituzte ondorio horiek, edonolakoa dela ere erabiltzen duten garraioa (publikoa zein pribatua). Horregatik, beharrezkoa da hiri-mugikortasun jasangarriko planak egitea.
Nola egiten dio mesede gizarteari hiri-mugikortasun jasangarriak
Hiri-mugikortasun jasangarriko planek, beste arrazoi batzuen artean, garraioaren kudeaketa eskasaren ondorioz sortzen diren arazoak hobetzea dute helburu. Zerbitzua nola optimizatu, ingurumenean duten eragina nola txikitu eta kostuak nola murriztu eta barneratu aztertzen du. Hau da, mugitzeko modu eraginkorragoa garatzeko sortzen dira.
Zer sartzen da hiri-mugikortasun jasangarriko planen barruan?
Hiri-mugikortasun jasangarriko planek, bere siglengatik HMJP ere deituak, garraioaren hobekuntza lortzeko zenbait jarraibide aurkezten dituzte, besteak beste. Erkidego-, estatu-, toki-mailan… aplika daitezke. Herrialde bakoitzak bere beharretara arautzen eta egokitzen ditu neurriak, plan hori eredutzat hartuz.
Mugikortasuneko ingeniaritzaren bidez, plan horiek egiteko beharrezkoa den ezagutza ematen da. Hiri-eremuko leku ezberdinetara irisgarritasuna ahalik eta modu eraginkorrenean bermatzean datza, eta, horretarako, hainbat jarraibide aplikatu behar dira, eremu bakoitzeko jendetzaren eta beharren arabera. Helburua hiri funtzionalak lortzea da, bertako herritarren onurarako.
Funtsean, lortu nahi diren onurak hauek dira:
• Herritarren bizi-kalitatea hobetzea
• Istripu-arriskua murriztea
• Kutsadura murriztea
• Puntu sentikorretan auto-ilarak desagerraraztea
• Gaitasun desberdinak dituzten pertsonentzako hiri-irisgarritasuna sustatzea
• Gutxien integratutako eremuak hirigunera hurbiltzea
• Hirietako irteerak hobetzea
• Gastuak murriztea
• Ingurunea hobetzea
• Industria, turismoa, kultura eta aberastasuna sortzen duten beste jarduera batzuk sustatzea
Plan onuragarri horiek egiteko, hiri-mugikortasunean aditua den Ingartek bezalako enpresa baten laguntza behar da. Mugikortasun azterketa aurreratuak egiteko tresna guztiak ditugu. Datuak bildu eta aztertzen ditugu eta irtenbideak bilatzen ditugu mugikortasuneko hiri-zerbitzuak hobetzeko. Gainera, administrazio edo enpresa bakoitzak bere zerbitzuak optimizatzeko programak ditugu. Jarri gurekin harremanetan eta informa zaitez!