Zure hiriaren etorkizuneko hiri-plangintza dagoeneko presente dago
Zure hiriaren etorkizuneko hiri-plangintza dagoeneko presente dago. Gaur egun, hiri-plangintza administrazio publikoaren oinarrietako bat da. Hiri baten garapena planifikatzeak bere hiritarren ongizatea bermatzea ahalbidetzen du, eta hau da erakundeek lortu nahi duten helburu nagusia.
Plangintzaren definizio ugari dago, eremu eta sektore desberdinetan erabiltzen baita, hirietako irisgarritasun planetan adibidez. Plangintza gizakiaren hobekuntza-espirituari eta haren antolamendu- eta sormen-gaitasunari lotutako kontzeptua da, eta etorkizunari aurrea hartzeko aukera ematen digu. Garai zaharrenetik bilatzen dugu etorkizuna aurreikustea, eta, horren arabera, hartara hobeto egokitzeko neurriak hartzea.
Gauza bera gertatzen da hiri-plangintzako planetan: hirien hobekuntza bilatzen da, eta, horretarako, neurriak hartzen dira gaur egun egindako analisietan oinarrituta.
Nola defini daiteke plangintza hitza?
Testuinguru honetan onargarriak izan daitezkeen hainbat definizio daude:
- Terry-ren definizioa: “Informazioa hautatzeko eta etorkizunari buruzko suposizioak egiteko prozesua da, helburuak betetzeko beharrezkoak diren ekintzak formulatzeko”.
- Sisk-en definizioa: “Garrantzitsua den informazio guztia eta etorkizunean izan daitezkeen garapenak ebaluatzeko prozesua da; emaitza gisa ekintza-kurtso gomendatu bat ematen du: plan bat”.
Bi definizioetan hitz egiten da helburu bat lortzeko prozesuaz, fase desberdinak eskatzen dituen prozesuaz: informazioa hautatzea (jakin behar da zer informazio den garrantzitsua), suposizioak egitea (joera bat suposatu behar da) eta etorkizun probableak (aukerak simulatu eta agertoki posibleak ikusi behar dira). Teoria hau hiri-plangintzan aplikatuz gero, hiri mugikortasun iraunkorreko hiri iraunkor bat sortzeko prozesua egungo datuen bilketatik abiatuko litzateke, eta datu horiek hiri horretako biztanleen benetako gabeziak eta beharrak adieraziko lituzke. Ondoren, suposizioak iritsiko dira: garraio publikoaren erabilerari buruzko datuen analisia, ibilbide erabilienak, oinezkoentzako gune bihurtzea komeni diren hiriko merkataritza-gune potentzialak…
Plangintzaren garrantzia
Plangintza-prozesuak prozesu adimenduna ematen dio jarduerari etorkizunari begira erabaki onenak hartzeko; hau da, emaitzarik onenak lortzeko lanean. Gaur erabakiak hartzeko, informazio egokia hautatu behar dugu eta helburu bat lortzeko beharrezkoak diren ekintzak garatzen ahalbidetuko diguten suposizio zuzenak egin behar ditugu.
Prozesu honetan, kontuan hartu behar ditugu prozesua guztiz zailtzen duten bi elementu:
- Planifikatzen ari garen aldia. Zenbat eta aldi luzeagoa, orduan eta ziurgabetasun handiagoa eta suposizioak baliozkoak ez izateko aukera gehiago; honek bilatzen den inpaktua murriztu egingo du. Epe luzera planifikatzea oso ariketa zaila da.
- Beharrezko inbertsioa. Zenbat eta inbertsio premia handiagoa izan, orduan eta zailagoa da erabakia, eta errore-probabilitatea ere handiagoa da, jarduteko gaitasuna murrizten baita.
Teknologia datu-biltzaile, analisi eta simulazio gisa
Bi egoera hauek mugikortasunaren eta garraioaren arloko administrazio publikoaren plangintzetan gertatzen dira. Administrazioak esparru oso konplexuan egiten du lan, non huts egiteko gaitasuna oso handia den eta non prozesu osoa hobetu behar den: datu-bilketa, analisia eta simulazioa.
Teknologiaren bidez, administrazio publikoa prozesu hau modu zehatzago eta autonomoago batean hobetzeko armak izaten hasi da. Prozesu honen bilakaera positiboa izaten ari da azken urteotan bi arrazoirengatik:
- Errealitatea hobeto simulatzen duten (trafikoaren simulazioa, adibidez) eta agertoki simulatuetan ziurtasuna ehuneko altuagoekin handitzen duten iturri-datu hobeak agertzea. Datu-bilketa eta analisiak ondoren hobetuz. Datu-iturri berriak ezagutzea funtsezkoa da analisiaren ziurtasunaren bilakaera positibo horretarako.
- Datu gehiago on line eskuragarri egoteak errealitatearen jarraipen hurbilagoa eskaintzen digu, datuak biltzeko eta analisiak egiteko denbora murriztuz, baita ondorengo jarduerak ere. Datu kopuru handiagoak erabiltzeko aukera ematen digun Big Data teknologia aplikatuz, eta sailek beren egunerokotasunean erabil ditzaketen simulagailuak garatuz, jauzia izugarria da jarduteko gaitasunean.
Gizartearekin interkonektatutako tresnak
Horregatik guztiagatik, datu berriek eta tresna berriek egunerokotasunean ziurtasun handiagoa eta errealitatearen ezagutza hobea emango digute. Honek eragingo du plan estrategikoen pisua murriztea eta epe laburreko kudeaketaren garrantzia handitzea.
Hau guztia kontuan hartuta, zergatik aztertu ziurtasun txikiagoekin 5 urterik behin baino ez? Zergatik simulatu eta planifikatu 5 urtera, hiru hilez behin egin badezakegu? Zergatik itxaron herritarren kexak pilaketagatik iristen zaizkigun arte, haiei buruzko informazioa on line izan badezakegu?
Administrazioek gizartearekin intekonektatutako tresnak izango dituzte epe ertainera, gizartearen bilakaera etengabe aztertzeko. Horri esker, arazoei aurrea hartu ahal izango diete soluzio proaktiboekin, eta baliabideen errentagarritasuna hobetu ahal izango dute, eraginkortasun handiagoa lortze aldera.
Aukera horiek ezagutu nahi badituzu, Ingarteken etorkizunerako atea irekiko dizugu. Hiri-mugikortasuneko aholkularitza gisa, zure hiriaren etorkizuna planifikatzen lagunduko dizugu gaurtik bertatik.